Albisteak
Lazkaoko Udalak 2021erako zerga egutegia argitaratu du:
2021eko urtealdiari dagokion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskalean zehazten denez, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zergaren ordainketa egiteko epea otsailaren 15etik martxoaren 30era izango da. Helbideratutako erreziboak martxoaren 9an kobratuko dira.
- Bi film eta antzerkia aste honetako kultur eskaintzan.
- Sarrerak eskuragarri daude www.lazkao.eus -en eta Areriako leihatilan.
Esteka honetan irakur daiteke 2021eko Lazkaoko Udal aurrekontuaren eta tasei buruzko aldizkaria: HEMEN.
- Kirol ikastaro guztiak daude martxan, ziklo indoor ikastaroak izan ezik.
- Oraindik izena eman daiteke ikastaro gehienetan kiroldegira bertaratuz edo 943 08 51 93 telefonora deituz.
- 2020 urteko ohiko etxebizitzako ura, estolderia, zabor eta hiri-lurren ondasun higiezinen gaineko zerga eta tasen hobaria familia unitateko diru-sarreren eta kideen araberakoa izango da, %25 eta %100 artean.
Helbideratu gabeentzat, ordaintzeko epea urtarrilaren 25etik martxoaren 10era bitartekoa da.
- Lazkaoko Udalak euskara sustatzeko helburuarekin ematen du urtero dirulaguntza hau.
- 100 euro jaso du bakoitzak.
- Haurrentzako “Kantu Kolore: Ametsen urtebetetzea” antzezlana eta bi zine saio herritarren eskura asteburu honetan.
- Sarrerak eskuragarri daude lazkao.eus-en edo Areriako leihatilan.
- Honako filmak izango dira aukeran: El Padre (The Father), Gusanos, El Profesor Persa, Rock And Roll Eddie, La Chica Del Brazalete (estrenaldia), Mina Y El Mundo De Los Sueños, Mi Niña eta Tom eta Jerry.
- Higiene eta segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira eta saio ezberdinen artean garbiketa eta desinfekzio lanak burutuko dira.
- Sarrerak online erostea gomendatzen da lazkao.eus -en.
MINTZALAGUNA, euskarazko mintzapraktika egiteko programa da.
Lazkaon 2005ean jarri genuen martxan izen horrekin, Lazkaoko Udalak, Ikastolak, Euskaltegiak eta Gerriko Kultur Elkarteak, elkarlanean. Geroztik makina bat jenderi eskaini diogu zerbitzua, euskaraz hitz egiteko gunea, aukera.
Lazkaoko Udalak, nahiz eta oraindik Covid-19aren eragina nabarmena izan eta ondorioz segurtasun neurri oro betetzen jarraitzea ezinbestekoa den, ekitaldi kulturalen agenda berreskuratzeari ekin dio gutxinaka. “Luze doa pandemia eta aisialdia asko murriztu zaigu. Kultura segurua da pandemia garaira egokituz antolatuta, eta hori bultzatuko dugu, herritarrei Lazkaon aisia eskainiz eta kulturaren sektorea lagunduz” azaldu dute udal ordezkariek.
- Asteburu honetan Lazkaon dauden ekimenak: Hezurbeltzak emanaldia eta “Elfkins” eta “Manual de la buena esposa” filmak.
- 9 herritarren diru-laguntza eskaera jaso du Udalak euskararen ikasketak burutzeko.
Hemen kontsulta dezakezue: https://labur.eus/pHrZd
- Taldeak osatu dira eta parte hartzaile guztiei abisu bat bidali zaie euren saioaren ordutegiaren berri emanez.
- Asteburu honetan Lazkaon dauden ekimenak: Baserritar Ekoizleen Gidaren aurkezpena eta bi zine saio: “En guerra con mi abuelo” eta “Hasta el cielo”.
KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.