• Guztira 65 lagun inguruk hartu zuten parte: San Benito Ikastolatik 20 ikaslek, Txindoki egoitzatik 25 pertsonak eta asteartero Pausokan parte hartzen duten 20 herritar inguru. 
  • Datorren astean, hilak 21, burutuko da Pausokaren V. Denboraldiaren azken ibilaldia.

Pasa den asteartean, ekainak 14, ikasturte amaierako jaia egin zuten Pausoka ekimeneko kideek. Guztira 65 lagun inguruk hartu zuten parte: San Benito Ikastolatik 20 ikaslek, Txindoki egoitzatik 25 pertsonak eta asteartero Pausokan parte hartzen duten 20 herritar inguru. 

Elkarrekin joko desberdinak egin zituzten, bata bestearen laguntzarekin. Honetarako lau gune desberdin prestatu ziren. Modu honetan generazio desberdinen harremanak indartzea lortu zen. Guztiek Txindoki egoitzan amaitu zuten jardunaldia salda bat hartuz.

Datorren astean, hilak 21, burutuko da Pausokaren V. denboraldiaren azken ibilaldia. Urrian ekingo zaio ikasturte berriari. 

IMG 20220614 WA0010