• Estali gabeko igerilekuak irailaren 11ra arte erabili ahal izango dira egunero 11:00etatik 20:30era. Ekainaren 13tik 17ra eta 20tik 21era: 14:30etik 20:30era.
  • Ez da aldez aurreko hitzordurik eskatu beharko, eta ez da edukiera-kontrolik egongo.

Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegiko igerileku estali gabeak larunbat honetan, ekainak 11, irekiko dira. Azken asteetan instalazioak garbitzeko, mantentzeko eta egokitzeko lanak egin dira, eta larunbatetik aurrera igerileku handia eta txikia, berdegunea eta eguzkia hartzeko egokitutako espazioak erabili ahal izango dira. Ez da aldez aurreko hitzordurik eskatu beharko, eta ez da edukiera-kontrolik egongo.

Estali gabeko igerilekuak larunbatetik (ekainaren 11tik) irailaren 11ra arte erabili ahal izango dira, honako ordutegi honetan:

  • Egunero 11:00etatik 20:30era.
  • Ekainaren 13tik 17ra eta 20tik 21era: 14:30etik 20:30era.

Sarreren prezioa honako hau izango da:

BAZKIDEAK

  • Familia-bonua: 87,20 €
  • Helduen banakako bonua (+18): 59,75 €
  • Gazteentzako banakako bonua (-18): 29,70 €
  • Erretiratuen edo pentsiodunen banakako bonua: 44,75 €
  • Erretiratuen edo pentsiodunen familia-bonua: 65,25 €

EGUNEKO SARRERA:

  • Helduak (+18): 5.55 €
  • Haurrak (-18): 2.95 €

 

Lazkao igerilekua