• Herri desberdinetako batukada taldeak elkartuko dira, eta, 12:00etan hasita, herrian barrena ibiliko dira.
  • Zinemari dagokionez, ‘Top Gun: Maverick’ pelikula eskainiko da Arerian. Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Batukaden topaleku bilakatuko da Lazkao larunbat honetan, ekainaren 11n. Herri desberdinetatik etorriko diren 15 talde elkartuko dira, eta eguerdiko 12:00etatik aurrera herrian barrena ibiliko dira danbor joka. Tartean, Lazkaoko Suthai taldea egongo da.

Egun osoko egitaraua antolatu da:

  • 11:00 Batukaden elkartzea
  • 11:30 Gosaria frontoian
  • 12:00 Herriko puntu ezberdinetan batukaden jotzea
  • 13:30 Plazan elkartu denak
  • 15:00 Bazkaria frontoian
  • 17:00 Batukada herrian zehar
  • 19:00 Plazan elkartuko dira denak eta bakoitzak bere erakustaldia egingo du
  • 20:00 Abesti bat guztiok batera
  • 22:00 Moonshine Wagoon taldearen kontzertua

Bestalde, zinemak programazio berria dauka aste honetarako; kasu honetan, pelikula bat egongo da ikusgai Areria Aretoan:

  • ‘Top Gun: Maverick’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 11 (19:30 eta 22:00), igandea 12 (19:30) eta astelehena 13 (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: 30 urte baino gehiago eman ditu Pete "Maverick" Mitchelek Armadako hegazkingilerik onenetako bat bezala lanean, eta han egon nahi izan du beti, probako pilotu ausart bat bezala mugak bultzatuz.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

batukada