• Laguntza honen helburua Lazkaoko gazteak garapenerako lankidetzako ekintzen inguruan sentsibilizatzea da, eta horien artean herrialde eta kulturen balio solidarioak sustatzea.

Lazkaoko Udalak maiatzean ireki zuen GKE batekin garapenerako lankidetza ekintzetan parte hartzeko gazte laguntzaileentzako beken deialdia. Laguntza honen helburua Lazkaoko gazteak garapenerako lankidetza ekintzen inguruan sentsibilizatzea da eta hauen artean herrialde eta kulturen balio solidarioak sustatzea.

Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, aukeratutako proiektua hauxe izan da: ‘Ekuadorreko Galapago Uharteetan praktika komunitario onak indartzea’.

Bidaia egingo duen pertsonak 2.000 euroko laguntza jasoko du bi zatitan: 1.000 euro bidaia egin aurretik eta gainerako 1.000 euroak gastuak justifikatu ondoren.

Galapagos