• Udalak balioan jarri du herriko saltokien garrantzia: “saltokiek ekonomia eta enplegu aukerak sortzen dituzte, herria bizi mantendu eta balio erantsia eskaini. Estrategikoa da Udalarentzat elkarlan hau”.

Lazkaoko Udalak eta LazkaON Merkatari Elkarteak esparru akordioa sinatu dute, 2022ko abendua bitarte egitekoak dituzten ekitaldien inguruan.

Esparru akordio hau Lazkaoko Udalaren eta LazkaON elkartearen elkarlanaren barruan kokatzen da, 2015ean hasitako merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen sustapenaren lan ildoan, merkataritzaren garrantzia herrian eta ekonomian ezinbestekoa dela argi izanda, helburu desberdinak garatu nahian:

  • Lazkaoko merkatarien, ostalarien eta zerbitzuen  jarduera finkatu eta sendotu.
  • Herriko merkatal perimetroa zabaldu.
  • Jarduera desberdinak antolatu eta burutu.

Udalak balioan jarri du herriko saltokien garrantzia hiri ekonomiaren baitan: “saltokiek ekonomia eta enplegu aukerak sortzen dituzte, herria bizi mantendu eta balio erantsia eskaini. Estrategikoa da Udalarentzat elkarlan hau. Elkarrekin gehiago eta indartsuago gara, eta akordioak horretarako bidea eskaintzen digu”. 

PORTADA IMG 20220623 151339 110