• Ikasturtea amaitu berri dute. Alkateak eskaerak aintzakotzat hartu eta udal teknikariekin landuko ditu, euren bideragarritasuna aztertzeko. 
  • Jada ikasleek hurrengo ikasturtean jarri dute arreta eta zazpigarren helburua garatuko dute: Energia. 

Eskolako Agenda 2030 ekimenaren 17. ikasturtea amaitu berri dute Lazkaoko ikasleek. Agenda honetan Garapen Jasangarrirako 17 helburu finkatu dira, eta irten, iazko helburu bera landu dute ikasleek: 15. Helburua, lehorreko ekosistemei buruzkoa. Oso helburu zabala da eta iaz basoak landu zituzten eran, aurten larreetan, zelaietan eta larreetako loreetan jarri dute fokua. 

Beste hainbaten artean, zuhaitzak landatu dituzte, herriko berdeguneen egoera aztertu, erreka garbitu, konposta egiten ikasi eta bilakaera aztertu, herri baratzeen behaketa, herri baratzeetako lursail batean sasoiko proiektuen landaketa, naturguneetatik ibilaldiak, landarreen liburuxka osatu da edota sendabelarren tailerra burutu. 

Ikasturte honetan burututako ekintzetan oinarrituta, bertan ateratako ondorioak eta proposamenak Lazkaoko alkate Kepa Zubiarraini aurkeztu dizkiote. Hala nola, ondorioztatu dute larre eta bertako landarediari buruzko ezjakintasun handia dagoela, landareak ezinbesteko direla biodibertsitatea mantentzeko, herrigunean dauden zelaiek airea oxigenatzen laguntzen dutela eta paisaia oso garrantzitsua dela bizimoduan.

Hori horrela, eta gauzatutako ekintzak aintzakotzat hartuta, proposamen ezberdinak luzatu dizkiote Udalari, beste hainbaten artean, honakoak: zakurren jabeei beren zakurren gorotzak jasotzeko konpromezua eskatu, berdeguneen ondoan zakurren gorotzak jasotzeko ontzi gehiago jartzea, bizidunen izena eta informazioa duten panel informatiboak jarri, herriko parkeak jolas eremu naturalagoak bihurtzea, erreka garbitzeko eta zelaiak garbitzeko kanpainak egitea, herriko gune berdeen eta zuhaitzen kontserbazioan herritarrak partaide bihurtzea, natur ingurunearekiko kontzientzia areagotzeko ekintzak egin edota ikasle eta bertako baserritarren harremana sustatzea. 

Alkateak eskaerak aintzakotzat hartu eta udal teknikariekin landuko ditu, euren bideragarritasuna aztertzeko. 

Jada ikasleek hurrengo ikasturtean jarri dute arreta eta zazpigarren helburua garatuko dute: Energia. 

 

20220606 113104

20220606 110920