Ipuin kontalaria, elkartasunezko abesbatzen kontzertua eta adin guztietarako zinema izango dira aste honetan Lazkaon
2026-10-15 / ALBISTEAK
Ipuin kontalaria, elkartasunezko abesbatzen kontzertua eta adin guztietarako zinema izango dira aste honetan Lazkaon

May Gorostiagak HH5etik aurrerako haurrentzako ipuin kontalaria saioa eskainiko du urriaren 16an, eta Kantaka eta Betiko Ametza abesbatzek Zaporeaken aldeko elkartasun kontzertua emango dute hilaren 17an. Kultur eskaintza osatzeko, helduentzako Inurri itsuak eta haurrentzako Tadeo Jones y la lámpara maravillosa filmak izango dira ikusgai.

Gehiago irakurri...

Lazkaotarrek Beneditarren Fundazioaren dokumentu-ondarea ezagutzeko aukera izango dute urriaren 16an, 17an eta 22an egingo diren bisita gidatuetan
2026-10-15 / ALBISTEAK
Lazkaotarrek Beneditarren Fundazioaren dokumentu-ondarea ezagutzeko aukera izango dute urriaren 16an, 17an eta 22an egingo diren bisita gidatuetan

Bisita gidatuak urriaren 16an, 18:30ean, eta urriaren 17an eta 22an, 11:00etan, egingo dira, parte-hartzaileei fundazioaren ondare historikoa eta dokumentala ezagutzeko aukera eskainiz.

Gehiago irakurri...

Lazkaok urriaren 18ra bitarte luzatu du Jabekuntza Eskolako “Emakumeak Mugimenduan” ikastaroan izena emateko epea 
2026-10-14 / ALBISTEAK
Lazkaok urriaren 18ra bitarte luzatu du Jabekuntza Eskolako “Emakumeak Mugimenduan” ikastaroan izena emateko epea 

Doako ikastaroak emakumeen autoezagutza, sormena eta ongizatea sustatuko ditu, gorputzaren, dantzaren eta mugimenduaren bidez. Lehen saioa urriaren 21ean hasiko da, eta guztira hamar izango ditu, asteazkenetan 11:00etatik 12:30era Lazkaoko kiroldegian eskainiko direnak. Interesa duten emakumeek Lazkaoko Udalean bertan edo udalaren webgunearen bidez, www.lazkao.eus, egin dezakete izen-ematea.

Gehiago irakurri...

Bihar osteguna, urriak 15, Ez-Ohiko Osoko Bilkura Lazkaoko Udalean
2026-10-14 / ALBISTEAK
Bihar osteguna, urriak 15, Ez-Ohiko Osoko Bilkura Lazkaoko Udalean

Bilkura 18:30etan izango da  Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan.

Gehiago irakurri...

gehiago