Hirigintza, zerbitzuak eta Ingurugiroa

Hirigintza-antolamendua eta kudeaketa

  • Udalaren ekimeneko hirigintza-planeamenduko tresnak idaztea eta partikularren ekimeneko planeamendua berrikustea eta gai horiekin lotutako espedienteak abiaraztea, izapidetzea eta ebazpenerako proposatzea.
  • Udalaren ekimeneko hirigintza-kudeaketarako tresnak idaztea, partikularren ekimeneko kudeaketa tresnei buruzko txostenak sortzea eta tresna horiek berrikustea eta gai horiekin lotutako espedienteak abiaraztea, izapidetzea, ebazpenerako proposatzea eta beharrak betetzeari buruzko aktak ematea.
  • Planeamenduaren gauzatze-prozesuaren jarraipena egitea, berriz zatitutako sailak Jabetza Erregistroan jaso eta hirigintza-kuotak likidatu arte, hirigintzako eskubideak eta betebeharrak behar bezala bete direla gainbegiratzea eta dagokien aktak ematea.
  • Udal kartografia mantentzea eta eguneratzea.
  • Jasotzen diren idatzizko kontsultei erantzutea.
  • Ahozko kontsultei erantzutea, espedienteak aztertzeko eta planoak lortzeko aukera erraztuz, eta herritarrekiko zuzeneko harremanen bestelako alderdiak artatzea.

Obra partikularrak

  • Hirigintza lizentziak emateko espedienteak izapidetzea: eraikinak eraikitzea, indartzea eta zabaltzea; eraistea, zatitzea, azpiegiturak ezartzea, hirigintzako obra osagarriak, lurrak mugitzea; eta behin-behineko erabilerak ezartzea, erabilerak aldatzea, eta eraikinen eta instalazioen lehen erabilera ezartzea.
  • Obra txikien lizentziak eta obra-jakinarazpenak emateko espedienteak izapidetzea.
  • Jasotzen diren idatzizko kontsultei erantzutea.
  • Ahozko kontsultak erantzutea, espedienteak aztertzeko eta planoak lortzeko aukera erraztuz, eta herritarrekiko zuzeneko harremanen bestelako alderdiak artatzea.
  • Diziplina-espedienteak izapidetzea, hirigintzari buruzko legeak babesteko eta urratutako hirigintza-ordena berrezartzeko.
  • Arau-hausteen zehapen-espedienteak izapidetzea.

Jarduerak

  • Administrazio-lizentzien mende dauden sailkatutako jardueren espedienteak izapidetzea, horiek funtzionatzeko beharrezko egiaztapena barne.
  • Administrazio-lizentzien mende ez dauden sailkatutako jardueren aurreko komunikazioak izapidetzea, horiek funtzionatzeko beharrezko egiaztapena barne.
  • Merkataritza-jardueren eta zenbait zerbitzuren aurreko komunikazioak izapidetzea, horiek funtzionatzeko beharrezko egiaztapena barne.
  • Jasotzen diren idatzizko kontsultei erantzutea.
  • Ahozko kontsultei erantzutea, espedienteak aztertzeko aukera erraztuz, eta herritarrekiko zuzeneko harremanen bestelako alderdiak artatzea.
  • Diziplina-espedienteak izapidetzea, legeak babesteko eta urratutako ordena berrezartzeko.
  • Arau-hausteen zehapen-espedienteak izapidetzea.

Azpiegiturak

  • Azpiegituretako obrak eta/edo udalerrian egin beharreko obra handiagoak planifikatzea.
  • Ezarri beharreko azpiegituren edo egin beharreko obren gauzatze-proiektuak idaztea.
  • Azpiegituren eta/edo obren kontratazio-espedienteak izapidetzea.
  • Esleitutako azpiegitura-obren zuzendaritza edo jarraipena horiek jaso arte.

Udal obra eta azpiegiturak

  • Bide-azpiegiturak, bide publikoen zolaketa eta mantenua.
  • Udal azpiegituren kudeaketa eta mantenua:
    • Kale argiak
    • Ur sarea
    • Ur saneamendua: euri urak eta ur zikinak
  • Hilerria.
  • Garbiketa eta hondakinen bilketa.
  • Parkeak eta lorategiak.
  • Irisgarritasuna.
  • Eraikuntza publikoen kudeaketa, mantentze-lanak eta segurtasuna.
  • Hiri-altzariak mantentzeko lanak.
Lazkaoko Udalak hautaketa prozesu bat jarri du abian udal brigadarako peoi bat kontratatzeko
Lazkaoko Udalak hautaketa prozesu bat jarri du abian udal brigadarako peoi bat kontratatzeko

Interesdunek Lanbiden edo udaletxean aurkeztu beharko dituzte eskabideak, ekainaren 12a baino lehen.

Udalak pasabide garai bat eraiki du Uhaitz kalean, oinezkoen segurtasuna bermatzeko
Udalak pasabide garai bat eraiki du Uhaitz kalean, oinezkoen segurtasuna bermatzeko

Lazkaoko Udalak otsailaren amaieran jarri zituen martxan Uhaitz kalean pasabide garai bat eraikitzeko lanak; dagoeneko bere osotasunean amaitu diren...

Lazkaoko Udalak komun publiko auto-garbigarria jarriko du Gurutze auzoan
Lazkaoko Udalak komun publiko auto-garbigarria jarriko du Gurutze auzoan

Komuna erabilera mistokoa izango da, kanpoko 3 pixatokirekin eta desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarria.