Albisteak
- Guztira, 289 lagunek parte hartu dute bozketan, 109k online eta 180k aurrez aurre. Meandroko jarduketak jaso du babesik handiena, 207 botorekin, jada abian dena.
- Orobioneko Adinekoen Zentroa hobetzeko proposamenak 201 boto jaso ditu; udal ikasgelan klimatizazio sistema bat instalatzekoak, 162; San Prudentzio auzoan igogailua jartzeko azterlana eta proiektua idaztekoak, 120; kiroldegiaren aurrean bizikletentzako aparkaleku estalia jartzekoak, 101; eta haurdunaldiko, jaiotza inguruko eta jaioberriaren galeraren dolua bizi duten familientzako laguntza eta babesgunea sortzekoak, 89.
- Jarduketek konponketa-, mantentze-, margotze- eta egokitze-lanak hartu dituzte barne, herriko haur-parkeak kontserbatzeko urte anitzeko planaren barruan.
-
Aho Lehor Fest VI jaialdian Taqbir, The Prize, Sick Shooters, Orsini eta Barrrk taularatuko dira urriaren 10ean, larunbatean, eta egun berean Euskal-Nafar Rally Historikoa ere izango da herrian zehar. Zinema eskaintzan, Verity. La sombra del engaño helduentzat eta Dino Familia, euskaraz, haurrentzat izango dira ikusgai.
-
Jarduketa irailean egin da, maiatzean oinezkoentzako ibilbide irisgarriaren lanak amaitu ondoren, eta neguan izango du jarraipena, 30 zuhaitz baino gehiago landatuta, ingurua paisaian eta natur ingurunean hobeto txertatzeko.
-
Udazkenean askotariko proposamenak izango dira, besteak beste musika, antzerkia, dokumentalak, dantza, kirola, zientzia, ondarea eta erakusketak, herrian parte hartzeko eta elkarrekin gozatzeko aukerak zabalduz.
-
Irteera 07:30ean izango da Itzala tabernatik, eta ibilbideak 12 kilometro eta 608 metroko desnibel positiboa izango ditu, 14:00ak aldera itzultzea aurreikusita.
-
Saioak Sendian, Adinkide, Lugaritzeko Bizitza Osorako Etxebizitzak eta Txirikorda esperientziak ezagutzeko aukera eman zuen; pertsona zaintzaileentzako laguntza, nahi ez den bakardadea, autonomia eta bizikidetza-modu berriak izan zituzten ardatz, eta antzeko proposamenak Lazkaon sustatzeko aukeraren inguruko hausnarketa ere zabaldu zuen.
-
GO01 eta GO05 zerbitzuek 07:00etatik aurrera ohiko lanegun bateko ordutegia izango dute, eta Lazkao eta Beasaingo zein Ordiziako tren geltokien artean anezka-zerbitzuak izango dira.
-
Hitzorduak ikastolek euskararen, hezkuntzaren eta herri-bizitzaren alde egindako ibilbidea balioan jarriko du. Lazkaoko lau gunetan garatuko da, eta 30 jarduera baino gehiago hartuko ditu; musikak, euskal kulturak eta herritarren parte-hartzeak protagonismoa izango dute, Gozategi, Eider Saez, Go!azen, Nafarroa 1512, Zutik Elektrotxaranga eta beste hainbat artistaren emanaldiekin batera, baita herri kulturako proposamenekin, haurrentzako jarduerekin eta elkarguneekin ere.
-
Bihar, urriaren 1ean, hasiko dira Kilometroak 2026 dela eta aurreikusitako aldaketak, Iturgaitzagako aparkalekua hustu beharko baita. Urriaren 2an, neurriak udalerriko beste hainbat gunetara zabalduko dira, hala nola Euskadi plazara, Iturrialde 12-14ra, Hirigoienera, Zubizkitzara eta Mikelet kaleko 1-12 zenbakietara. Urriaren 4an, Kilometroak ospatuko den egunean, Elosegi eta Hirigoien kaleak itxiko dira eta Lurraldebusen ohiko ibilbideak aldatuko dira.
- Helduentzako saioetan, En el corazón de la bestia, Verity. La sombra del engaño, Inurri itsuak eta Arriba Tutto filmak proiektatuko dira, egungo zinema-proposamenak jasotzen dituen programazioaren baitan. La bola negra filmak izan duen arrakastaren ondoren, urriaren 2rako bi saio berri programatu dira, 18:30ean eta 21:10ean.
- Haurrentzako programazioak, berriz, Dino Familia (euskaraz), Tadeo Jones y la lámpara maravillosa eta La isla olvidada filmak eskainiko ditu, ikusle gazteenentzat pentsatutako saioekin.
- Udazken-neguko eskaintzak hiru proposamen bilduko ditu, Irakurle Eskola Feminista, menopausiaren erronkei buruzko ikastaroa eta dantza eta mugimendua ardatz dituen Emakumeak Mugimenduan egitasmoa. Interesdunek urriaren 8ra bitarte izango dute izena emateko aukera, udaletxean edo www.lazkao.eus helbidean, eta ikastaro guztiak doakoak izango dira.
- Lazkaoko Udalak Josefa Ignacia Albisu Aranbururen ibilbidea eta ondarea aitortu ditu. 1885ean pilotan emakumeen parte-hartzeari bidea ireki zion emakume aitzindaria izan zen, eta gaur egun udalerriaren memoria historikoaren parte da.
- Argitalpenak udal jarduera nagusiak zertan diren azaltzen du: anbulatorio berriaren lanak indusketa fasean daude, Hariberria sexu-indarkeriaren biktimei arreta emateko zentroa izango da, eta LZK enpresa gunea dagoeneko martxan dago. Mikelar, San Jose, Lazkaomendi, Meandroa eta Aresoko jarduerak ere jasotzen ditu, irisgarritasuna, mugikortasuna eta erabilera publikoko espazioak hobetzeko helburuarekin.
- Aldizkaria dagoeneko banatu da herriko etxebizitza guztietan, eta formatu digitalean ere kontsulta daiteke https://labur.eus/yfqbsgyi helbidean.
- Saioak 18:30etan eta 21:00etan izango dira Arerian.
- San Migel Pilota Txapelketa eta emakumeen arteko pilota partida izango dira, baita haur eta gazteen parkea, Txu-Txu Trena, meza nagusia, herri afaria eta Joselu Anaiak taldearen emanaldiak ere.
San Jose auzoko igogailu publikoaren instalazioa amaitu da eta urrian martxan jartzea aurrikusten da
- Igogailu berria dagoeneko jarrita dago San Jose auzoko 19. eta 21. blokeen artean. Hurrengo asteetan kristalezko estalkia amaituko dute eta ingurua egokitzeko lanak egingo dituzte, urrian martxan jarri ahal izateko.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistiko, Bilduma eta Museoen Zerbitzuak eta Gordailuak antolatutako jardunaldia San Migel elizan egingo da, 12:30ean. Laura Calvo, Irlanda Fragoso eta Sergio Quintana adituek parte hartuko dute, Gipuzkoako ondare historiko-artistikoaren balioa eta haren kontserbazioaren garrantzia herritarrengana hurbiltzeko.



















