• 175 haurrek hartuko dute parte udako aisialdi eskaintzan. 
  • Kultur ikastaroetan izena emateko epeak zabalik jarraitzen du. 

Udan Lazkaok kirol ikastaro ugari eskainiko ditu haur eta gazteentzat. Guztira 370 lazkaotarrek parte hartuko dute. Ikastaro guztiak ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean izango dira.

Hogei jarduera baino gehiago izango dira: kirol anitzak, kirol dantza, patinajea, tenisa, arku tiroa, pilota, piraguismoa, mendiko bizikleta, gimnasia erritmikoa, triatloia eta abar.

Aurten, futbol zelaiko belarra aldatzeko obrak direla eta, ez da futbol ikastaroa eskaini.

  • Kirolanitzeko jarduera- 115 haur
  • Irristaketa - 13 haur
  • Gimnasia erritmika - 14 haur
  • Pelota - 19 haur
  • Igeriketa - 47 haur
  • Tenisa - 43 haur
  • Kirol dantza - 19 haur
  • Piraguismoa - 44 haur
  • Triatloia - 9 haur
  • Mendiko bizikleta - 4 haur
  • Ziklo gazte - 26 gazte
  • Bodytraining - 15 gazte

Udako aisialdi zerbitzua

Ekainaren 27tik uztailaren 22ra, bi txandatan, 9:00etatik 13:00etara edo 10:00etatik 13:00etara, 175 haurrek hainbat esperientzia, tailer eta jolas-jarduerez gozatuko dute.

Kultur ikastaroak ere izango dira

Lazkaoko Udaleko Kultura sailak 'Artea eta gizakia' eskulan tailerra antolatu du udako denboraldirako.

Bi txandatan egingo da: ekainaren 27tik uztailaren 8ra eta uztailaren 11tik 22ra. Lehen txanda 6-10 urte bitartekoentzat izango da, egunero arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara. Uztailaren 11tik 22ra 11 urtetik gorakoentzat, 16:00etatik 18:00etara.

Izen-emateak Udaletxean egin behar dira: harreran bertan, 943 08 80 80 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean.

Helburua da tailerrak eta jarduerak eskaintzea, txikienei oporraldia eramangarriago egiteko eta gurasoen lan-ordutegia bateragarri egiten laguntzeko.

PORTADA 7