Gazteria

Gazteria sailaren helburu nagusia da herritarron egunerokotasunean bizi ohitura aktiboa eta osasuntsua errotzea, baloreetan oinarritutako kirol eredu baten bidez, eta edonori ahalbidetzea nahi duen kirol ibilbidea egitea (eskola kirola, errendimendua, aisia, terapeutikoa...) adin, sexu, jatorri eta egoera fisiko zein ekonomikoagatik baztertu gabe.
Sailaren egiteko nagusia da instalazio, zerbitzu eta jarduerei buruzko kudeaketaz arduratzea,

herriko kirol talde eta kirol eskola egiturari laguntza ematea. Eta kirol ekintza eta jarduerak antolatzea eta hauen antolaketan jarduten dutenei laguntzea.

Beste egiteko bat da herritarrei, gazteria saileko instalazio, zerbitzu eta jarduerei buruz egiten dituzten eskaera eta kontsultak bideratzea da.

Haurrentzako kirolarekin eta ariketa fisikoarekin lotutako ‘Konkis’ eskaintza berria udaberrian Lazkaon
Haurrentzako kirolarekin eta ariketa fisikoarekin lotutako ‘Konkis’ eskaintza berria udaberrian Lazkaon

Izenemateak Joxemiel Barandiaran udal kiroldegian eta 943 08 51 93 zenbakian burutu behar dira, martxoaren 24a baino lehen. 

Aisialdi zerbitzua eskainiko du Lazkaoko Udalak Aste Santuan herriko haurrentzat
Aisialdi zerbitzua eskainiko du Lazkaoko Udalak Aste Santuan herriko haurrentzat

Apirilaren 3, 4, 5, 11, 12, 13 eta 14an antolatuko da, goizeko ordutegian (10:00-13:00). Izen ematea datorren martxoaren 19a arte egongo da irekita: ...

Osasun mentalari buruz jardungo dute Lazkaon martxoaren 14an gazteekin
Osasun mentalari buruz jardungo dute Lazkaon martxoaren 14an gazteekin

Gipuzkoako Foru Aldundia, San Benito Ikastola eta Lazkaoko Udalaren artean antolatutako TREBA Gazteak ekimenaren baitan burutuko da.