• Kiroldegia handitzeko eta birmoldatzeko bosgarren fase honetan, barruko igerileku berri bat eraikitzea, dagoena berritzea eta aldagela berriak egitea aurreikusten da.
  • Iparragirre Eraikuntza Lanak SL enpresak egingo du obra, 4.035.274 euro + BEZ-eko aurrekontuarekin. Aurreikuspenen arabera, lanek 20 hilabete inguruko iraupena izango dute.

Joxemiel Barandiaran kiroldegia berritzeko prozesuaren fase berri bati ekin berri dio Udalak. Aurreko faseetan, kanpoko igerilekuak, gimnasioak eta ikastaroetarako eta irisgarritasunerako espazioak egokitzeko obrak egin ziren.

Kiroldegia handitzeko eta birmoldatzeko bosgarren fase honetan, barruko igerileku berri bat, dagoena berritzea eta aldagela berriak eraikitzea aurreikusten da. Era berean, kaltetutako espazioen instalazioa eta makineria berrituko dira, osasun baldintzak eta eraginkortasun energetikoa hobetuz eta Lazkao jasangarriago baterantz pausoak emanez. Obrek hiru eremuri eragingo diete: igerileku estalia, tenis-pista eta lehen solairua. Etorkizunari begira, hurrengo fasean, bi solairu berri eraiki ahal izango dira igerileku berriaren gainean.

Iparragirre Eraikuntza Lanak SL enpresak egingo du obra, 4.035.274 euro + BEZ-eko aurrekontuarekin. Aurreikuspenen arabera, lanek 20 hilabete inguruko iraupena izango dute.

Kiroldegia handitzeko, eraikin berri bat eraikiko da gaur egungo tenis-pistan. Eraikin berri horrek erdisoto-solairua izango du instalazio desberdinetarako, eta lehenengo solairuan, igerileku klimatizatu berri bat, 25 x 12 metrokoa, sei kalekoa eta harmailekin.

Egungo igerilekua ere eraberrituko da, haren tamaina txikituz eta sauna zerbitzua bertan kokatuz. Lehenengo solairuan aldagela desberdinak sortuko dira igerilekuko erabiltzaileentzat.


Igerileku berria

Gaur egungo tenis-pistak hartzen duen eremuan, instalazioetarako sotoa eta harmailadun sei kalez estalitako igerileku bat.

Egungo igerilekua

Gaur egungo igerileku estalia txikiagoa izango da eta sauna-gunea eta igerilekuarekin lotutako beste zerbitzu batzuk eskaintzeko espazioa izango ditu.

Aldagelak

Lehenengo solairuko aldagelak, eta gaur egun aldagelak dauden gunea beste zerbitzu batzuetarako baliatuko da.

Aurreko lau faseak

Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegia 1983an eraiki zen, duela ia 40 urte. Orduz geroztik, erreforma eta egokitzapen asko egin dira. Aurreko faseetan, estali gabeko igerilekuak eraiki ziren, eta bigarren solairu bat egin zen egungo igerilekuaren gainean. Bertan, gimnasioa, erabilera anitzeko aretoak eta aldagelak jarri ziren.

1654618771670