• Kontzertua 20:15ean hasiko da, eta sarrerak lazkao.eus webgunean daude salgai 15 euroren truke.
  • Zinemari dagokionez, ‘El arma del engaño’ pelikula eskainiko da Arerian. Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Gari&Maldanbera taldea Lazkaon izango da ostiral honetan, ekainak 3. Kontzertua Areria Aretoan eskainiko dute, eta 20:15ean hasiko da. Sarrerak www.lazkao.eus webgunean daude salgai duela aste batzuetatik, eta bakoitzak 15 euroko kostua du.

Hertzainak taldearen abeslari izan eta gero, Iñaki Igon Garitaonaindiak ‘Gari’ bakarlari gisa ibili izan da agertokitik agertokira. Duela urte batzuetatik, ordea, Maldanbera taldearekin elkartu zen, eta hainbat urte daramatzate elkarrekin. Garirekin batera, Alex Alonso (bateria eta programazioak), Oier Aldekoa (baxua eta teklatuak) eta Miguel Moyano (gitarrak eta teklatua) musikariek osatzen dute taldea. 

Bestalde, zinemak programazio berria dauka aste honetarako; kasu honetan, pelikula bat egongo da ikusgai Areria Aretoan:

  • ‘El arma del engaño’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 4 (19:30 eta 22:00), igandea 5 (19:30) eta astelehena 6 (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: 1943. urtean, II. Mundu Gerran. Indar aliatuek Europan behin betiko erasoa egitea erabaki dute. Baina erronka garrantzitsu bati egin beharko diote aurre: inbasioan zehar euren tropak su-potentzia alemaniarretik babestea, eta horrela balizko sarraski bat saihestea. Inteligentziako bi ofizial bikain, Ewen Montagu (Firth) eta Charles Cholmondeley, gerrako desinformazio-estrategiarik inspiratuena eta gertagaitzena ezartzeaz arduratzen dira... Benetako gertakarietan oinarritutako istorioa, Ben Macintyreren 'bestseller' batean oinarritua.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

PORTADA Gari kartela