Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzeko azken eguna, ostirala, ekainak 30, izango da. Bestalde, jakinarazi, ordainketa helbideratuta dutenei ere ostiralean egingo zaiela kobraketa.

Lazkaoko Udalak Osoko Bilkura egingo du bihar, asteartea, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Honakoa da gai zerrenda:

Gaurtik aurrera udako ordutegian egongo da irekita liburutegia: 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Auto-enplegua eta ekintzailetza sustatzeko jardunaldi bat antolatu du Lazkako Udalak, Goieki Goierriko Garapen Agentziarekin eta Lanbiderekin elkarlanean. Jardunaldia ekainaren 29an izango da, udaletxean, eta Iragest Cogerencia enpresako Ignacio Ruíz de Alegría enpresa kudeaketan adituak emango ditu azalpenak. Enpresa berri bat sortzeko bidean kontuan izan beharreko alderdiak zein diren eta zein pauso eman behar diren azalduko du. 09:00etan hasiko da eta 3-4 ordu arteko iraupena izango du.

Gurutzeko urbanizazioa berritzeko lanak, berriz, astelehenean hasiko dira. Azaleko urbanizazioa berritu, eta egun irisgarritasun, argiztapen eta bestelako beharrei erantzuna emateaz gain, lur azpiko azpiegiturak ere berrituko dira: argiteria sarea, ur sarea eta saneamendu sarea, besteak beste.

Areso 24 eta 26 atarien artean erreka aldera dagoen espaloia berritzeko lanak asteartean hasiko dira. Lurzorua hondoratuta dago eremu horretan, eta lan hauen bidez gainerako elementuen parean jarriko da, kota guztiak berdinduta. Lanen aurrekontua 29.964,55 eurokoa izango da eta Sasoi eraikuntzak enpresak egingo ditu.

Gipuzkoako Merkataritza Federazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Singular Dendak izeneko egitasmoa jarri du martxan lurraldean, eta gaur, Lazkaoko merkatariekin bildu da, abian jarri duen proiektuaren berri emateko. Lazkaoko Udalak hiru hilean behin egiten duen Merkataritza Mahaia gaur bildu dela aprobetxatu dute egitasmoa aurkezteko.

San Joan bezpera eguna da ostirala, eta ohiko suaz gain, aurten lehen aldiz buruhandiak ere egongo dira. 19:00etan irtengo dira plazara herriko buruhandiak, eta gauean, 22:00etatik aurrera hasiko dira sua pizten.

LazkaON elkarteak, udalaren laguntzarekin, Udako Azoka egin zuen ostiralean plazako pilotalekuan. Guztira, elkarteko zazpi dendak parte hartu zuen ekintzan, eta jende ugari gerturatu zen salgaiak ikustera eta erostera. Haurrentzako ekintzak eta Nogen taldearen kontzertua ere antolatu zituzten azokaren barruan. Miszelania, Momo eta bere estalkiak, Koboloi, Amets Bat, Arriaran, Manako eta Gerriko liburu denda izan ziren azokan parte hartu zuten dendak.

Merkataritza Mahaiaren bileraren barruan, Singular Dendak egitasmoaren aurkezpena egingo du, bihar, Gipuzkoako Merkataritza Federazioak. Aurkezpena udaletxeko pleno aretoan izango da, 13:15ean, eta merkatariei zuzenduta egongo da.

LazkaOn merkatari elkarteak antolatuta, Udako Azoka egingo da ostiralean, Lazkaoko Udalaren laguntzarekin. Herriko hainbat dendek euren produktuak aterako dituzte kalera, eta azoka girotzeko haurrentzako jolasak eta musika ere egongo da. Guztira, zazpi izango dira azokan parte hartuko duten dendak:

Pausoka egitasmoaren ikasturte honetako azken irteeta datorren asteartean izango da, ekainak 20. Ikasturteari amaiera emateko, gainera, ekintza berezia antolatu da: Beneditarren egoitzara bisita egingo dute asteartean. Orain arte Pausoka egitasmoan parte hartu dutenei zuzenduta egongo da ekintza. Bisitan parte hartzeko ostirala, ekainak 16, baino lehen eman behar da izena udaletxean, harreran.

Uztailaren 8an egingo da Lazkaon Gazteentzarko Antzar Triatloia. Aurtengoa hirugarren aldia izango da Antzar Korrikalariak ekintza hau antolatzen duela, eta gaztetxoei zuzenduta egongo da oraingoa ere: benjamin, alebin eta infantil mailako neska-mutilei. Igerian, bizikletan eta korrika egin beharko dute:

Lazkaoko Udalak iaz hasitako hobekuntza eta mantentze lanak egiten jarraitzen du, eta lan horien barruan itzala egingo duen pergola bat jarri da San Prudentzioko kirol gunean. Eserita egoteko gune bat izango da, eta jarri den landareriari esker, udan itzala ere egongo da. Herritarrek atseden har dezaten gune bat sortzea izan da lan hauen helburua.

2017ko lehen lauhilabeteari dagokion uraren helbideratutako erreziboak ekainaren 16an pasako dira kontu korrentetik. Borondatezko ordainketa egiteko epea uztailaren 10ean amaituko da.

 

Herriko etxebizitzei buruzko azterketa egin berri du udalak Ikertalderekin batera. 2016 amaieran eta 2017 hasieran herriko 798 familiatan egin den inkestaren bidez bildu dira azterketa egiteko datuak, eta horien arabera herrigo egoeraren argazki orokor bat egin ahal izan da. Besteak beste, lehen etxebitiza eskuratzeko premian dauden pertsonen kopurua, edota etxebizitza birgaitzeko edo aldatzeko premia duten familien irudi erreala, ia erroldaren parekoa, lortu ahal izan da.

Ikasturte amaieran ohikoa izaten den moduan, San Benito Ikastolako ikasleak udal ordezkariekin bildu dira, Eskolako Agenda 21 proiektuaren barruan landu dituzten gaiak jakinarazi eta aurrerantzean hartuko dituzten konpromisoak zehazteko.

Lazkaoko Udaleko Berdintasun batzordeak eta Goierriko Zubia kolektiboak antolatuta, "Binarismotik harago" hitzaldia egingo du Goierriko Zubia taldeko Gemma Urteagak Lazkaon. Ekainaren 9an izango da, ostirala, 19:00etan, kultur etxeko erakusketa aretoan.

Berdintasun batzordeak herriko zein eskualdeko talde ezberdinekin elkarlanean jarraitzen du, eta elkarlan horretatik sortu da hitzaldi hau ere. LGTBI egunaren inguruan antolatu dute, eta genero eta sexu aniztasuna izango da ardatza. Hitzaldiaren zati handi bat genero binarismotik harago dauden errealitateei buruzkoa izango da.

Ekainaren 10ean irekiko da aurten Lazkaon estaligabeko igerilekuen denboraldia, irailaren 10era arte. Igerilekua erabili nahi duenak bazkidetza egin beharko du kiroldegian. Bost bazkidetza mota daude.

Joxemiel Barandiaran udal kiroldegiko urteko bazkidetzak berritzeko edo aldaketak egiteko azken eguna ekainaren 30a izango da. Hala, bazkidetza motan aldaketaren bat egin nahi dutenek, ordainketa helbideratu nahi dutenek edo baja eman nahi dutenek hilaren amaiera arteko epea izango dute.

Lazkaoko Udalak antolatuta, LazkaOn merkataritza elkartearekin eta Kontsumobiderekin elkarlanean, kontsumoari buruzko ikastaroa egin dute herriko hainbat merkatarik. Salerosketa batean parte hartzen duten bi aldeen artean sortu daitezkeen kontsumo gatazkak aurreikusteko eta konpontzeko bideei buruzko azalpenak jaso zituzten bertaratutakoek. Parte hartzaileek ikastaroari buruzko balorazio positiboa egin zuten.