Aste honetan dauden jai egun ofizialen harira, honako ordutegian egongo dira irekita udal eraikinak:

San Prudentzio eta San Jose kaleen artean egiten ari diren urbanizazio berritze lanen barruan, bihar, ostirala, abenduak 1, errepideko asfaltatze lanei hasiera emango zaie.

Euskara urtean egun batez da ospakizunerako gai, eta 365 egunez langai. Horregatik, Lazkaoko Udalak ospakizun egun hau baliatu nahi du euskara urte guztian zehar kalera, lantokira, ikastetxera, etxera… eramateko deia egiteko.

Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko antolatutako ekintzen argazki bilduma da jarraian dagoena.

Lazkaoko Udalak ohiko osoko bilkura egingo du asteartean, azaroak 28, 19:00etan, pleno aretoan. Honakoa da gai zerrenda:

  1. Aurreko akta (2017ko urriaren 24koa)
  2. Alkatetzaren ebazpenak
  3. Garai bateko 32 Poligonoko zesioko lursailak okupatu eta udalaren izenean inskribatzea
  4. Udal langileen ordainsariak
  5. Galderak eta erreguak

Lazkaoko Udalak bat egin du Eudelek azaroaren 25aren bueltan onartu duen adierazpen instituzionalarekin.

Pantxoa Carrere abeslari lapurtarrak kontzertua egingo du Lazkaon, “Anaitasunean” bakarkako diskoa aurkezteko. Garai ezberdinetan sortutako abestiak bildu ditu azkaindarrak lan honetan, eta askatasunari, maitasunari, hizkuntzari eta kulturari abesten dio, besteak beste.

Briganthya taldeak ostiralean Lazkaoko Areria aretoan egin behar zuen kontzertua bertan behera geratu da, taldeak izan duen eragozpen bat dela-eta. 

Gaur egun mundu osoan zehar emakumeek sufritzen dituzten indarkeria egoerak salatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Lazkaoko Udalak, San Benito Ikastolarekin eta Azki emakume elkartearekin elkarlanean. Errealitate hori errekonozitzeko lan egiten du udalak Berdintasun Batzordearen bidez, prebentzioa oinarri hartuta. Hala, azaroaren 25aren bueltako ekintzak ere bide horretan antolatu dira.

Lazkaoko hainbat merkatari Gipuzkoako Merkataritza Federazioak bultzatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako Singular Dendak egitasmoan ari dira parte hartzen, izen bereko zigilua lortzeko helburuarekin. Zigilua lortzeko, pertsonetan oinarritutako hobekuntza-prozesuko fase guztietatik pasa beharko dira dendariak.

Briganthya musika taldeak kontzertua egingo du azaroaren 24an Lazkaon, Areria aretoan. Emanaldia 22:00etan hasiko da. Sarrerak udaletxean eskura daitezke, eta asteuburuan Arerian ere bai. Sarrerak bi euroan egongo dira salgai.

Lazkaoko Udalak aisialdi zerbitzua eskainiko du Gabonetako oporretan, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean. Izena emateko epea irekita dago, eta azaroaren 27ra arte eman ahalko da izena. Aisialdi zerbitzua HH-ko 3. mailatik LH-ko 6.mailara arteko umeei zuzenduta dago (2006 eta 2014 urteen artean jaiotako haurrei).

Oñatiko Ganbara Faktoriak larunbatean Lazkaon egin behar duen "Pinotxo, hariekin lotu gabe" euskarako musikalerako sarrera guztiak agortu dira.

Azaroaren 18an, larunbata, Arerian ikusi ahalko den "Pinotxo, hariekin lotu gabe" musikala aurkeztu dute. Aitor Biain musikaleko zuzendariak eta Ganbara Faktoriako kideak azaldu duenez, "familia osoarentzako musika, dantza, antzerkia, magia, argiak eta ikusentzunezkoak nahasten ditu" musikalak. Bi ordu eta erdi inguruko iraupena du saioak, tartean atseden txiki batekin, eta "argiztapen lan izugarri batekin".

Gerrikok, Maizpidek eta Lazkaoko Udalak antolatutako XVIII. Gerriko Ikerlan Beka martxan dago. Goierriri dagokion edozein zientzia alorretako ikerlanak aurkeztu daitezke bekara, euskarazkoak, originalak eta beste inon saritu eta argitaratu gabeak. Bekarako eskaerak 2018ko urtarrilaren 19rako aurkeztu behar dira, eguerdiko 12:00etarako, Gerriko Kultur Elkartean.

Ura moztuko da gaur, osteguna, Iturgaitzaga kaleko 11.atarian, inguruan egin behar diren hainbat lan direla-eta. Ur mozketa 09:00etatik 14:00etara izango da.

Marisol Garmendia Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde eta Mugikortasun Diputatua Lazkaon izan da gaur goizean. Bertako bidegorri sarea ikusi eta, bereziki, San Inazio eta Jose Lasa kaleen artean dagoen zubian oinezkoei eta txirrindulariei bideratutako bidegorrian amaitu berri diren lanak bisitatu ditu.

Lazkaoko bidegorri sareak 3,5 km inguru ditu guztira, eta aurten 1,3 km inguruko bidegorri sarea egokituko da. Motorrik gabeko mugikortasunaren alde, oinezkoei eta bizikletei garrantzia ematea Lazkaoko Udalak urteetan egin duen apustua da.

2017ko urtealdiari dagokion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskalean zehazten denez, zaborraren eta mahaien eta aulkien gaineko zergan 2. seihilekoari dagokion ordainketa egiteko epea urriaren 10etik azaroaren 25era izango da. Helbideratutako erreziboak, gaur, azaroak 6, kobratuko dira. 2017ko Ekonomi Jardueren gaineko Zerga helbideratuta dutenei, berriz, azaroaren 10ean, ostiralean, deskontatuko zaie kontutik.

 

Bi aste badira dagoeneko Lazkaoko Gaztelekua martxan dagoela, baina larunbatean egingo dute ikasturte hasierako festa. 16:00etatik 20:00etara bitartean izango, da eta askaria eta ginkana antolatu dituzte.

Lazkaoko Benediktarren Fundazioa ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte hilaren 10erako eta 11rako. Azaroaren 10ean, ostirala, 18:30ean izango da bisita, gazteleraz. Eta azaroaren 11n, larunbata, 11:30ean, euskaraz.

‘Pinotxo, hariekin lotu gabe’ euskarazko musikala Lazkaon ikusi ahalko da azaroaren 18an. Oñatiko Ganbara Txiki abesbatzak taularatuko du obra, Aitor Biainen zuzendaritzapean. Oñatin eta Donostian egindako saio arrakastatsuen ondoren, Arerian egingo du emanaldia taldeak, Iruñara, Bilbora eta Gasteizera joan aurretik.