• Lazkaoko Udaletxean eta Gerriko liburu-dendan jarriko da buzoia “Euskaraldiak zer esaten dizu?” galderari erantzuteko. Izan liteke idatzi hitz bat, esaldi bat, bertso bat, eskulan bat…

Euskaraldia hasi da. 14 eguneko ariketa abian da. Milaka Ahobizi edo Belarriprest batu dira ekimenera eta Lazkaoko Euskaraldia Batzordeak eta Udalak herritarrek hizkuntza-ariketa honi buruz dituzten pentsaerak batu nahi dituzte: Lazkaoko Udaletxean eta Gerriko liburu-dendan buzoi bat jarriko da “Euskaraldiak zer esaten dizu?” galderari erantzuteko. Izan liteke idatzi hitz bat, esaldi bat, bertso bat, eskulan bat…

Herritarrei Euskaraldiaren parte aktibo izan eta ekimenera batzeko deia luzatu diete antolatzaileek. Jasotako ekarpen guztiak ikusgai jarriko dira.

PORTADA WhatsApp Image 2020 11 20 at 13.15.59 1