Hasi da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta abenduaren 4 arte iraungo du hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialak. Bigarren edizioan, norbanako moduan “ahobizi” eta “belarriprest” gisa parte hartzeaz gain, entitateek ere neurriak hartuko dituzte hizkuntza praktika berriak bultzatzeko: euskaraz hitz egiteko espazioak -ariguneak- identifikatuko dituzte, hau da, euskaraz lasai aritzeko guneak.

Lazkaoko Udalak ere entitate moduan parte hartuko du Euskaraldian. Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu Euskaraldian parte hartzera. Izen ematea zabalik egongo da azaroaren 24ra arte, www.euskaraldia.eus atarian burutu daiteke. 

Egin zuk ere gehiago, gehiagorekin, gehiagotan!

Untitled design 7