• ANE (Donostiko Zinemaldiaren Irizar saria) eta Koko, dragoi txikia filmak eskainiko dira.
  • Abendu hasieran kultur ekitaldi ugari izango dira ere Lazkaon: Txor-txor bakarrizketa eta ‘Goierriko argazki zaharrak’ erakusketa.

Zinema bueltan da Areriara. Covid-19aren datuen beheranzko bilakaera aztertuz, udalak pasa den ostiralean, azaroak 20, erabaki zuen kultur eta zine emankizunei eta kirol ikastaro presentzialei berrekitea. Horrela, asteburu honetarako zinema emankizunak antolatu dira:

ANE  (Donostiko Zinemaldiaren Irizar saria)

  • Larunbata 28:19:15
  • Igandea 29: 19.15
  • Astelehena 30: 19:15 (ikuslearen eguna)

KOKO  DRAGOI TXIKIA

  • Larunbata 28: 17,00
  • Igandea 29: 17,00

Sarrerak www.lazkao.eus -en eskura daitezke. Uneoro ezinbestekoa izango da musukoaren erabilera, segurtasun distantziak mantentzea eta higiene neurriak errespetatzea. Gainera ezin izango da ezer jan bertan.

Txor-txor bakarrizketa eta ‘Goierriko argazki zaharrak’ erakusketa abendu hasieran

Abendu hasieran kultur ekitaldi ugari izango dira Lazkaon, tartean erakusketa eta bakarrizketa bat:

Lemniskata Zientzia Elkartearekin elkarlanean, ‘Goierriko argazki zaharrak’ erakusketa ezarriko da Kultur Etxeko erakusketa gelan abenduaren 1etik abenduaren 15era. Ordutegia 17:00etatik 19:00etara izango da astelehenetik ostiralera.

Horrez gain, abenduaren 2an, ‘Txor txor’ bakarrizketa umoretsua eskainiko du Nerea Arriolak Arerian arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak www.lazkao.eus -en eskura daitezke.