• Saio horiek 16 urtetik gorako herritarrei zuzendurikoak izango dira eta parte-hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea kiroldegian bertan edo Resasport aplikazioaren bitartez.
  • Aipatu kirol modalitatea momentuko osasun egoerara egokitu da eta ate irekien helburua da egokitzapen horrek klaseen funtzionalitatean eta kirolaren eraginkortasunean eraginik ez duela erakustea.
  • Herritarren harreraren arabera, asmoa da aipatu ikastaroa kiroldegiko eskaintzaren barne txertatzea

Aste Santuak ate joka ditugu dagoeneko eta oporraldia geldirik igaro ez dezagun, udal kiroldegiak, gazteei zuzenduriko kirol eskaintzaz haratago, gazte zein helduentzat ziklo indoor ikastaroko ate ireki saioak antolatu ditu.

Ziklo indoor modalitatea bizikleta estatikoan egiten den jarduera kardiobaskularra da, non, saioan zehar, jardueraren intentsitatea aldatzen doan musikaz lagunduta. Covid-19aren eraginez, baina, aipatu ikastaroa momentuko osasun eta segurtasun neurrietara egokitu da, besteak beste, musukoaren erabilera derrigorrezkoa izanik orain. Eta hain zuzen egokitzapen horiek klaseen funtzionalitatean eta kirolaren eraginkortasunean eraginik ez dutela erakusteko saio irekiak eskainiko dira Aste Santuan.

Saio horietan 16 urtetik gorako herritarrek parte-hartu ahal izango dute, baina horretarako ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, kiroldegian bertan edota Resasport aplikazioarekin bitartez. Kasu honetan, egungo osasun egoera aintzat hartuta, saio bakoitzeko gehienez 10 pertsonako taldea osatuko da eta horiek, izen-ematearen ordenaren arabera joango dira betetzen. Aurrez aipatu bezala, saioan musukoaren erabilera ezinbestekoa izango da.

Guztira lau klase eskainiko dira:

  • Apirilak 6: 09:00-10:00
  • Apirilak 7: 14:30-15:30
  • Apirilak 8: 18:00-19:00 eta 19:00-20:00

Kiroldegiaren asmoa da, herritarren harreraren arabera, ziklo indoorreko ikastaroak berriro martxan jartzea.