• Udalak guztira 20.000 euro bideratuko ditu aipatu laguntza lerrora eta interesdunek 30 eguneko epea izango dute, hain zuzen, maiatzaren 26a arte, beren proiektua aurkezteko, ohiko kanalaen bitartez.
  • Iparra-Hegoa lankidetza programen helburua da munduko herrialde behartsuetako herritarren baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzeko ekintzak burutzea

Urtero legez, Udalak dagoeneko zabaldu du Iparra-Hegoa lankidetzarako programak landu eta garatzeko diru-laguntza deialdia.

Horri jarraiki, laguntza hau eskatu ahal izango dute irabazi asmorik gabeko edozein gobernuz kanpoko erakundeek, betiere, EAEn lan egiten badute. Erakunde interesdunek 30 eguneko epea izango dute, hain zuzen maiatzaren 26a arte, eskaerak udaletxean aurkezteko oiko bideen bitartez.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa, halaber, ondorengoa izango da:

  • Eskaeraren inprimakia, eskatzen duen erakundea ordezkatzeko lege-gaitasuna duen pertsonak sinatuta. Inprimaki hau udaletxean edo lazkao.eus webgunean eskura daiteke.
  • Ekintza edo programaren proiektu zehatza: helburua, ekintza zuzentzen zaion populazioa, ezaugarri sozio-ekonomiko-geografikoak, ekintzaren edukia, exekuzio epeakā€¦)
  • Sarreren aurrekontua eta aurreikusitako gastuak.
  • Eskatzen duen erakundearen estatutuak.

Lankidetza programaren helburu nagusia da munduko herrialde behartsuetako herritarren baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzeko ekintzak burutzea. Aurtengoan 20.000 euro bideratuko ditu programa horien antolaketa eta garapenera eta iaz, adibidez, 8 proiektuk jaso zuten Udalaren laguntza.

Programaren baseak      Programaren eskaera orria