• Guztira 3.238 lazkaotar zeuden deituta froga egiteko: horietatik 19-59 urte arteko herritarren %44ak egin du PCR-a.
  • Baheketaren helburua izan da sintomarik izan gabe kutsatuta egon daitezkeen eta kutsatuak izan daitezkeen pertsonak garaiz detektatzea, horrela birusaren transmisioa saihesteko. Kontaktu estuak arakatzen ari dira ere, egon daitezkeen kutsatzeak eten eta kontrolatzeko.

Pasa den martxoaren 25 eta 26an Lazkaon burututako baheketan 1422 herritarrek egin zuten PCR froga, eta 6k positibo eman dute Covid-19an. Hala adierazi dio Osasun Sailak Lazkaoko Udalari. Guztira 3.238 lazkaotar zeuden deituta froga egiteko: horietatik 19-59 urte arteko herritarren %44ak egin du PCR-a.

Baheketaren helburua izan da sintomarik izan gabe kutsatuta egon daitezkeen eta kutsatuak izan daitezkeen pertsonak garaiz detektatzea, horrela birusaren transmisioa saihesteko. Kontuan izan behar da sintomarik gabeko pazienteak direnez oharkabean pasatzen direla, eta, beraz, egun batzuetan kutsatzen egon daitezkeela. Kasu positiboak identifikatzeaz eta isolatzeaz gain, kontaktu estuak arakatzen ari dira, egon daitezkeen kutsatzeak eteteko probak egin eta kontrolatzeko.

Kepa Zubiarrain alkateak eskerrak eman ditu "Lazkaoko herritarren parte hartzeagatik, eta beste behin erakutsi du beti erantzuten dutela behar denean, bai eta bi egun hauetan baheketaren funtzionamendu ona ahalbidetu duten profesional guztiei ere. Jarrai dezagun zaintzen, dagozkion osasun- eta prebentzio-neurri guztiak errespetatuz, eta urruntze sozialari eutsiz. Elkarrekin eta urratsak batera eginez bakarrik utziko dugu atzean Covid-19a" nabarmendu du.