Aste Santua dela eta, Udal bulego eta zerbitzuetan ordutegi aldaketak egongo dira. Udal bulegoak itxita egongo dira apirilaren 1etik 5era. Bestalde martxoaren 29tik apirilaren 5a bitarte Liburutegia goizez egongo da irekita, goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Ikasgelaren ordutegia ere egokitua izango da:

  • Martxoak 29,30 eta 31 goizeko 9:00etatik 13:00etara.
  • Apirilak 6,7,8 eta 9 goizeko 9:00etatik 13:00etara.
  • Apirilak 10 goizeko 9:00etatik 12:00etara.

 

Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian ere ordutegi egokitzapenak

Aste santuko jai egunetan bi egunetan ITXITA izango da kiroldegia: apirilak 3 eta 4, larunbata eta igandea, hurrenez-hurren.

Apirilak 1, 2 eta 5, osteguna, ostirala eta astelehenean igandetako ohiko ordutegian irekita izango da kiroldegia: goizeko 9:00etatik 13:30etara. Gainontzeko egunetan ohiko ordutegia izango du.

  • Astelehenetik ostiralera: 7:00 – 21:00
  • Larunbatak: 9:00 – 13:30 / 16:00 – 19:45
  • Igande eta jai egunak: 9:00 – 13:30

Ikastaro guztien ohiko ordutegia mantenduko dute. Jai egunetan, apirilak 1, 2 eta 5ean ez da ikastarorik izango, baina gainontzeko egunetan ikastaroak normaltasunez eskainiko dira, bai modu presentzialean eta baita online ere. Haurren igeriketa ikastaroak izango dira martxan izango ez diren bakarrak.