• Osasun Sailak, Covid-19 kasuen bilakaeraren aurrean udalekuak ixteko eskaera luzatu zuen atzo, uztailak 18. Lazkaon, eskaera horri jarraiki, astelehen honetatik aurrera, uztailak 20, ez da zerbitzu hori eskainiko. Beste hainbat neurri ere hartu ditu Udalak koronabirusaren kutsatzeak ekiditeko.
  • Lazkaoko Gurutze eta Zubizkitza auzoetan kale argiak LED teknologiara aldatu ditu Udalak eta San Prudentzio auzoko argiteria hobetu, jasangarritasun energetikoaren alde egiteko eta eremuetako argiteria hobetzeko.
  • Datorren larunbatera bitarte, uztailak 18 (barne) erabili daitezke ekimenera atxikitako saltokietan. Egun horretatik aurrera bere balioa galduko dute.
  • Bi aste iraun ditu sormen artistiko ikastaroak Maider Urretabizkaiaren eskutik.
  • Ostalariekin bilera bat burutu ostean, tabernak ixteko ordutegi-muga goizeko 2:00etan ezarri da. Terrazen ordutegi muga honakoa da: aste barruan 23:00ak arte, eta ostiral eta larunbatean 00:00ak arte. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak kontrola areagotuko dute kalean.
  • Kiroldegiko teilatuko polikarbonatozko zatia berrituko du Lazkaoko Udalak, zaharkitua zegoelako eta ura sartzen zelako.
  • Osasun Sailak 2020ko ekainaren 18ko Aginduan adierazitako prebentzio-neurriak: Gutxienez 1,5 metroko pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzea, maskararen erabilera, eta eskuak maiz garbitzea eta arnas higienea.
  • Udako agenda uztailaren 9tik 31ra luzatuko da, eta 14 jardueraz osatuta dago.
  • Goizeko 9:30etatik 13:00era egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera.
  • Aurten talde txiki eta itxietan, eta gune banatuetan, emango dira ikastaroak, koronabirusak eragindako egoeragatik.
  • 10 egunetan agortu ziren Lazkaoko Udalak herriko ekonomia bultzatzeko “Nik Lazkaon, zuk zergatik ez?” bonu kanpainaren barruan salgai jarritako lehen 2.000 bonuak. Hori ikusita, ekainak 22an beste 1.000 bonu jarri ziren salgai. Horiek ere agortu dira.
  • Osasun zentroaren eta kiroldegiaren arteko lorategian bizikletak garbitzeko bi puntu jarri dira eta Skate parkean txukunketa eta pintaketa lanak egin dira.

Lazkaoko Udalak LGTBI eskubideen aldeko adierazpen instituzionala onartu du. Adierazpena Udaletxe sarreran ezarri da panel batean herritar orok irakur dezan. Baita ere egokitu da kanal digitaletako irudia LGTBI banderarekin uztartuz. Adierazpena bere osotasunean: 

  • Koronabirusaren eraginez sortu den egoerara moldatzeko 2020ko ekitaldiari dagozkion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskala eguneratu da, eta diru-sarrera publiko horien ordainketa egiteko epe berriak ezarri dira. Epeak ezarritako egunean bukatuko dira, edo hori jaieguna bada, hurrengo lanegunean.
  • Ekitaldi xume bat egin dute, meza eta hamaiketakoarekin.
  • Bazkideek lehentasuna izango dute aurrez izena emateko eta hitzordua hartzeko, edukiera mugatua egongo delako.
  • Zuhurtziaz eta arduraz jokatzeko deia luzatzen die Udalak herritarrei.

Esteka honetan kontsulta daitezke Deseskalatzeari dagokion 3. fasearen neurri guztiak: https://labur.eus/WZl73

  • Helbideratutako erreziboak datorren astelehenean, ekainak 22, kobratuko dira. Ordainketa epea uztailaren 20a bitarte luzatuko da.