• Izen ematea azaroan zehar zabalik egongo da eta landu beharreko gaia honakoa da: COVID-19aren pandemia eta emakumeen aurkako indarkeria. 
  • Horrez gain, zuhaitzen podaketa lanak edota lorategien txukunketen kudeaketa ere burutu da.

LABIren Batzorde Teknikoak gomendioen dokumentu bat egin du prebentzio-neurriak zorroztasun handiagoz betetzeko. Lazkaoko Udalak bere egiten ditu gomendioak eta herritarrei beste behinondorengo gomendioak zorrotz betetzeko eskatzen die.

  • COVID-19ak sortutako egoera berrira egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua finantzatzeko diru-laguntza lerro berriaren eskaera epea azaroaren 3tik abenduaren 30a bitartekoa izango da. Zenbatekoa inbertsioaren %80koa izango da, betiere 2.000 euroko guztirako mugarekin.
  • Gida komertziala eguneratu da: guztira 220 saltokiren informazio batzen du eta lehenengoz lehen sektoreko ekoizleen informazioa ere barneratu da. Udal eraikinetan dago eskuragarri, eta era digitalean www.lazkao.eus en.
  • 'Nik Lazkaon, zuk zergatik ez?' kanpainaren 2. sortako 2.500 bonuak agortuta.

2020ko 2. seihileko zaborraren tasaren helbideratutako erreziboak azaroaren 4an, asteazkena, zordunduko dira kontuetan.

Ordainketa epea urriaren 10ean hasi zen eta datorren azaroaren 25ean amaituko da.

 

 

Egun bakarrean agortu dira Lazkaoko Udalak astelehen honetan, azaroak 2, salgai jarritako 1.000 kontsumo-bonoak. Bono hauek ‘Nik Lazkaon, zuk zergatik ez?’ kanpainaren 2. sortaren parte dira, guztira 2.500. 20 euroko prezioan 30 euro erosteko ahalmena dute bonudunek eta herriko 61 saltokitan erabili daitezke.

  • Beasaingo noranzkoan izango da mozketa, astebete iraungo du eta trafikoa Iturgaitzaga kaletik bideratuko da.
  • Azaroaren 2tik aurrera eskuratu ahal izango dira.
  • 3. sortaren jarraipena izango da. 20 euroko prezioan 30 euro erosteko ahalmena dute bonuek: 5 euroko 6 kupoitan banatuko dira. Aldaketa erosketa kopuruan egongo da: pertsona bakoitzak 5 bonu erosi ahal izango ditu gehienez, aurrekoen 10en ordez, horrela herritar gehiagorengana iristeko.

Abiatu da Sasieta Mankomunitateak azkeneko 9 urtetan ikastetxeetan antolatu izan duen “HONDAKINAK KITTO” kanpaina. Aurtengoan, bizi dugun egoerak baldintzatutako neurri bereziekin bada ere, betiko muinari helduko zaio, eta hondakinen arazoaren irtenbidean ardaztuko da kanpaina Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkunzako ikasleekin. Guztira eskualdeko 22 ikastetxeetan banatzen diren 1.560 ikasle izango dira kanpainaren hartzaileak.

1. Artikulua.– Gaueko ordutegian zirkulatzeko askatasuna mugatzea.

1.– Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuak adierazitako alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan gaueko ordutegian dauden pertsonen zirkulazio-askatasunaren mugaren hasiera-ordua 23:00ak izango da, eta muga horren amaiera-ordua 06:00ak.

2.– Aurreko puntuan ezarritako ordutegian, pertsonek erabilera publikoko bideetatik edo espazioetatik zirkulatu ahal izango dute soilik urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan aurreikusitako jarduerak egiteko:

Eusko Jaurlaritzarko Osasun Sailaren aginduak honakoa dio, zeina Lazkaon aplikatzen den:

1.– Gomendio orokorrak.

1.1.– Agindu honen I. eranskinean jasotako udalerri edo oinarrizko osasun-eremuetatik ez irtetea eta horietara ez sartzea, honako kasu hauetan izan ezik: osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetara joateagatik egiten diren joan-etorrietan, eta baita lan-arrazoiengatik, ikasketengatik, ohiko bizilekura itzultzeagatik, mendeko pertsonak zaintzeagatik edo ezinbesteko arrazoiengatik egiten diren joan-etorrietan ere.

  • Udalak adierazi du horrelako ekintzek ez dutela lekurik egungo gizartean eta bizikidetza oztopatzen dutela, eta nabarmendu du horiek bizikidetzarako bide baketsuen eraikuntzatik urrun geratzen direla.

Sprilur Taldeak gaur arte martxan jarri dituen proiektu guztietan -hala hirigintzakoetan nola eraikuntzakoetan- aplikatu ditu Eraikuntza Jasangarriko Gidaliburuak horrela bete dituelarik azpiegitura industrial jasangarrien garapenean hartutako helburu korporatibo eta estrategikoak. Sprilur Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen saileko eta SPRI Taldeko kidea da.

  • Bi izen-emate aukera zabaldu dira Lazkaon: izenematea.euskaraldia.eus helbidean edota kalean Euskaraldiako herri batzordeak jarriko dituen mahaietan.

Dagoeneko agortu dira Lazkaoko Udalak astelehenean, urriaren 19an, salgai jarri zituen 1.500 bonuak. Herriko ekonomia suspertzeko 'Nik Lazkaon, zuk zergatik ez' kanpainaren hirugarren bonu-sorta da. Lazkaoko 61 dendak bat egin dute kanpainarekin.

  • Arratsaldeko 17:00ean izango da Lazkaoko Udal liburutegian. 3-8 urte artekoei dago zuzendua eta ezinbestekoa da musukoa erabiltzea, eskuak garbitzea eta segurtasun distantzia mantentzea.

2020ko bigarren seihilekoaren zaborraren helbideratutako erreziboak datorren azaroaren 4an zordunduko dira kontu korronteetan.

Helbideratua ez dutenentzat, ordainketa epea urriaren 10etik azaroaren 25era bitartekoa da.