• Kanpainari atxikitako 58 saltokietan trukatu daitezke azaroaren 30era arte.
  • Oraindik eskuragarri daude baserritarren produktuak erosteko bonuak. Hauek 20 euroko salneurria dute eta 35 euroko erosketa-balioa eskaintzen dute.

Agortu da jada ‘Nik Lazkaon, zuk zergatik ez?’ ekimenaren VIII. bonu komertzialen sorta. Guztira 40 euroko balioa duten 2.000 bonu saldu dira 30 ordainduta, eta kanpainari atxikitako 58 saltokietan trukatu daitezke azaroaren 30era arte.

Oraindik eskuragarri daude baserritarren produktuak erosteko bonuak. Hauek 20 euroko salneurria dute eta 35 euroko erosketa-balioa eskaintzen dute. 5 euroko 7 tiketetan banatuta, helburua tokiko lehen sektorea bultzatzea da. Lazkaoko Udaletxean daude salgai astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara.

Lazkaoko Suspertze Planak hiru zutabe ditu: industria-sarea, nekazaritza-ekoizleak eta merkataritza, zerbitzuak eta tokiko ostalaritza. 2020an tokiko berrindartze-planak abian jarri zirenetik, 810.000 € baino gehiago mobilizatu dira udalerrian kanpaina desberdinei esker.

 

Agortuta Agotados