• Goierri Fagota taldeak eta Lazkaoko Udalak adostuta, gaur eta bihar erasoren bat gertatuko balitz, erasotua gune seguru batean artatzea izango da helburua. Gune hori udaletxeko erakusketa aretoa izango da. 

Gazte Festak ospatuko dira asteburu honetan Lazkaon. Jaietan zehar erasoren bat egongo balitz, erasotua gune seguru batean artatzeko gune bat egokitzea adostu dute Goierri Fagota taldeak eta Lazkaoko Udalak. Gune hori udaletxeko erakusketa gela izango da, Goierriko LGTBIQ+ taldeko kideek kudeatuko dute, gaur, ostirala, eta bihar, larunbata, 20:00etatik 03:00etara bitartean. 

Lazkaon errespetuz eta bakean bizi nahi dugu. Erasorik ez!