• Lehenengoa ostiralean izango da, urriaren 27an, 20:00etan Arerian eta Iñaki Salvador, Olaiz Saitua eta Ainhoa Zubillaga musikariek parte hartuko dute. Suhar gizonezkoen abesbatzak kontzertua eskainiko du urriaren 28an, larunbatean.
  • Urriaren 29tik azaroaren 1era "Mi otro Jon", "El colegio de los animales 2: el origen" eta "Lucky – Gijón 2017" filmak ikusi ahal izango dira Arerian.

Lazkaoko udazkeneko musika hamabostaldia asteburu honetan amaituko da bi kontzerturekin: "Bihotz bat" eta "Suhar". Lehenengoa ostiralean izango da, urriaren 27an, 20:00etan Arerian eta Iñaki Salvador, Olaiz Saitua eta Ainhoa Zubillaga musikariek parte hartuko dute.

Suhar gizonezkoen abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbatean, urriak 28, 20:00etan Arerian. SUHAR ahots baxuko abesbatza bat da, 2018ko udazkenean hasi zena, kantu koralean aritutako hogeita hamar ahots inguru bilduz.

Bi kontzertuetarako sarrerak www.lazkao.eus webgunean daude eskuragarri.

Amaierara iritsiko den beste ekimen bat "Haurren aurrean, helduok heldu" izango da. Helburua helduen euskararen erabilera azpimarratzea eta haurrekiko eredugarritasun linguistikoa erraztea da. Joan den asteburuan erromeria, tailerrak eta umeentzako jolasak izan ziren, herritarren parte-hartze zabalarekin; asteburu honetan egitaraua honako hau da:

Urriak 27

  • 10:45 KANTUJIRA
  • 17:00 KOLOREZ JANTZIA IPUIN MUSIKATUA


Zinea

Mi otro Jon

  • URRIAK 29, IGANDEA: 17:00, 19:30
  • URRIAK 30, ASTELEHENA: 21:00 (ikuslearen eguna)

El colegio de los animales 2: el origen

  • URRIAK 29, IGANDEA: 17:00

LUCKY – GIJÓN 2017, Soinu Banda Onena, Emakumezko Aktore Onenaren AISGE Saria.

  • AZAROAK 1, ASTEAZKENA: 19:30. EZAE, 3 €.

Ekitaldi hauei eta zine programazioari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero edo sarrerak erosteko, kontsultatu www.lazkao.eus.

Suhar handia