Laguntza honen helburua Lazkaoko gazteak garapenerako lankidetzako ekintzen inguruan sentsibilizatzea da, eta horien artean herrialde eta kulturen balio solidarioak sustatzea.
Estali gabeko igerilekuak irailaren 11ra arte erabili ahal izango dira egunero 11:00etatik 20:30era. Ekainaren 13tik 17ra eta 20tik 21era: 14:30etik 20:30era.
San Benito Ikastola, Maizpide euskaltegia eta udalaren arteko elkarlanaren fruitu da ekimena. Ikastaroa irailaren 19an hasi eta abenduaren 16an amaituko da.
Kiroldegia handitzeko eta birmoldatzeko bosgarren fase honetan, barruko igerileku berri bat eraikitzea, dagoena berritzea eta aldagela berriak egitea aurreikusten da.
Guztira 15 batukadek plazaratuko dituzte beraien danbor hotsak ehunka musikari baino gehiagorekin. Hego Euskal Herriko hainbat tokitatik etorriko dira egun guztiko festara, tartean Lazkaoko Suthai taldea, Itsasondokoa, Madrilekoak, Valentziarrak edo Jaengoak.
18-25 urte arteko gazteei zuzendutako elkarrizketa telefonikoak eta online-inkestak egingo dira. 18 urtetik beherako gazteek ere izango dute prozesu honetan parte hartzeko aukera San Benito ikastolaren bitartez egingo den lanketa bat medio.
Pausokako partaideak, Txindoki egoitzako egoilarrekin eta San Benito ikastolako ikasleekin batera, kurtso amaierako ekintza egingo dute. Plazan izango da 11.00etan. 3 taldeak batu eta kirol desberdinak egingo dituzte.
Lehenengo kontzertua 18:00etan hasiko da, eta sarrerak Ansoategin, Zelata Tabernan edo Giroa Tabernan daude salgai 10 euroren truke; egunean bertan ere salgai egongo dira leihatilan.