• Ia ekintza guztiak ekainaren 21ean hasiko dira; ekainaren 28an piraguismoa, pelota eta igeriketa ikastaroak. Aisialdi zerbitzuari ekainaren 21ean ekingo zaio ere.
  • Haurren igeri ikastaroak antolatzeko, ekainak 30era bitartean egun izena emanda daudenekin egingo da taldekatze eta antolaketa.
  • 2021eko urrian 3 urte beteta edo gehiago dituztenei eta igeriketa ikastaroetan partehartzeko interesa duten guztiei izenematea ekainak 30a baino lehen egiteko aukera dute.
  • Kirolanitzeko jarduera eskaintza, 2008an jaiotako haurrentzako ere zabalik.

Lazkaoko herria Errealarekin izango da Sevillan. Erreala Gipuzkoako udalerrietan egiten ari bidaian geldialdia egin du Lazkaon, bertako bandera hartu eta, apirilaren 3an, Cartujan jokatuko den finalean lazkaotarren babesa jaso dezaten. Argazkian, Lazkaoko alkatea, Lazkao Kirol Elkarteko Lehendakaria, Goierri Gorriko Lehendakaria eta Errealeko ordezkariak.

  • Irailak 5a bitartean egongo dira irekita, astelehenetik igandera bitartean. Bono aukera zabala dago eskura.
  • Covid-19ari aurre egiteko neurriak hartu dira, herritarren segurtasuna lehenetsiz. Araubide osoa lazkao.eus -en kontsulta daiteke.
  • Saio horiek 16 urtetik gorako herritarrei zuzendurikoak izango dira eta parte-hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea kiroldegian bertan edo Resasport aplikazioaren bitartez.

Amalur Mendi Elkarteak II. Mendi Astea antolatu du martxoaren 16tik 19ra. Guztira 4 proiekzio eta hitzaldi, eta argazki erakusketa antolatu dituzte. Proiekzio guztiak 19:15ean izango dira Areria Aretoan. Honakoa da programazioa: