• Ia ekintza guztiak ekainaren 21ean hasiko dira; ekainaren 28an piraguismoa, pelota eta igeriketa ikastaroak. Aisialdi zerbitzuari ekainaren 21ean ekingo zaio ere.

Inoiz baino izen-emate gehiago izan dira aurten Lazkaoko udako kirol ikastaroetan eta udako aisialdi zerbitzuan. Herriko haur eta gazteei zuzenduriko kultur, aisialdi eta kirol eskaintza zabala landu du Udalak, udako oporraldian etxeko txiki zein gaztetxoek Lazkaon zer egiteko aukera andana izan ditzaten.

Aisildi zerbitzuan guztira 198 neska-mutil dira izena eman dutenak, hauetatik 130 goizeko 10:00tatik 13:00tara bitarteko aukeran eta gainontzeko 68ak 9:00tatik 13:00tara bitarteko aukeran.

Kirol ikastaroetan, berriz, 664 gaztetxok eman dute izena. Kirol ikastaroetan aukera zabalagoa izanik, izena eman dutenen kopuruak kirolez-kirol ondorengoak dira:

- Kirolanitzeko jardueran: 271
- Piragüismoan:76
- Futbol jardunean: 70
- Igeriketan: 65
- Kirol dantzan: 39
- Tenisean: 32
- Irristaketan: 13
- Pelotan: 13
- Gimnasia erritmikan: 12
- Mendiko txirrindularitzan: 12
- Triatloian: 7
- Haurtxoen igeriketan: 8.

Gaztetxoen jardueretan izan den izenematea ondorengoa izan da:

- Bodytrainig gazten: 25
- Ziklo indoor gazten: 21

Ia ekintza guztiak ekainaren 21ean hasiko dira; ekainaren 28an piraguismoa, pelota eta igeriketa ikastaroak. Aisialdi zerbitzuari ekainaren 21ean ekingo zaio ere.

Udal teknikariak, orain, antolaketa lanetan murgilduta dabiltza, taldekatzeak egiten, programazioa prestatzen eta pandemia egoera honetan, ekintza oro segurtasunez egiteko irizpideak zehazten eta antolatzen.

Udaleku2020Lazkao