Lazkaoko San Prudentzio jaiak apirilaren 17an hasiko dira eta maiatzaren 1era arte luzatuko dira. Txupina apirilaren 24an Lazkaoko Ikastolak jaurtiko du, eta jaien baitan, kontzertuak izango dira, besteak beste, Joselu anaiak, Mirua, Bengo, Jonkass, Muxutruk, baita musika tradizionala Kantaka abesbatza eta trikitilariak ere. Kirol arloan, Lazkaoko LXXXIII. Txirrindularitza Proba, buruz buruko pilota lehiaketak, eta Aizkolarien eta Harri Jasotzaileen erakustaldiak ospatuko dira. Txiki eta gazteentzat, puzgarriak, haurrentzako bazkaria, playbacka eta Erraldoien IV. Topaketa izango dira, Zagupe Astialdiak antolatutako jokoekin batera.
Aparkatutako ibilgailuen jabeei apirilaren 17ko 14:00ak baino lehen kentzeko eskatzen zaie. Aparkalekuaren itxiera maiatzaren 4ra bitarte luzatuko da, jaietan programatutako jardueren segurtasuna eta garapen egokia bermatzeko.
Larunbatean konpartsen harrera eta kalejira bateratua egingo dira; igandean, berriz, erraldoien erakusketa eta kalejira izango dira. Gainera igandean, apirilak 19, Dantzari Gazteen Topaketa egingo da, eta Lazkaoko Oin-Arin, Ibarrako Allur eta Idiazabalgo Axari dantza taldeek parte hartuko dute. Bestalde, Arerian “Super Mario Galaxy” haurrentzako filmaren saioak eskainiko dira asteburuan, eta helduek “Laponia” filmaz gozatu ahal izango dute larunbatetik astelehenera bitartean hainbat emanalditan.
Saioa udaletxean izango da, eta helburua da Berdintasun Jaien Protokoloa aurkeztea eta jai seguruak, inklusiboak eta erasorik edo diskriminaziorik gabekoak bermatzeko neurriak ezagutaraztea.







