Amalur Mendi Elkarteak II. Mendi Astea antolatu du martxoaren 16tik 19ra. Guztira 4 proiekzio eta hitzaldi, eta argazki erakusketa antolatu dituzte. Proiekzio guztiak 19:15ean izango dira Areria Aretoan. Honakoa da programazioa:
- MARTXOAK 16: Egun on capitán. Idoia Rubial, Maite Zumarraga.
- MARTXOAK 17: Ordesa invisible. Carlos Oyarzabal.
- MARTXOAK 18: El Viaje. Juanjo San Sebastian.
- MARTXOAK 19: Oinez eta hegan. Imanol Urrestarazu, Ramon Agirre
Martxoaren 16tik 19ra, Erakusketa gelan, Mendi Astearen Argazki Erakusketa.