• Irailak 5a bitartean egongo dira irekita, astelehenetik igandera bitartean. Bono aukera zabala dago eskura.
  • Covid-19ari aurre egiteko neurriak hartu dira, herritarren segurtasuna lehenetsiz. Araubide osoa lazkao.eus -en kontsulta daiteke.

Larunbat honetan, ekainak 5, zabalduko ditu Udalak Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko igerileku estaligabeak. Irailak 5a bitartean egongo dira irekita, astelehenetik igandera bitartean.

Covid-19ari aurre egiteko neurriak hartu dira, herritarren segurtasuna lehenetsiz. Oinarri moduan iazko esperientzia ontzat jota, antolaketa horretan oinarritu da, zenbait aldaketa eman badira ere:

  • Instalaziorako sarrera Kiroldegiko sarrera nagusitik izango da eta irteera berriz San Jose auzora izango da.
  • Egunean bi txanda izango dira: goizekoa: 11:00 - 14:00. Eta arratsaldekoa: 14:30 – 20:30.
  • Berdeguneko aforoa 300ekoa izango da, eta partzelatua izango da, erabiltzaile bakoitzak bere gunea izango duelarik.
  • Bazkideek aurrez hitzordua hartzeko aukera izango dute. Eta egunean bertan lekua librea dagoenaren arabera izango da eguneko sarreraren bidezko erabilera egiteko aukera.
  • Aldagela eta dutxak erabiltzeko aukera izango da, baina aforo oso murriztuarekin. Gune itxian jende pilaketarik eman ez dadin.

Araubide osoa www.lazkao.eus -en kontsulta daiteke, eta igerilekuan bertan egongo da eskuragarri uneoro.

Udalak lazkaotar guztiak igerilekuak erabiltzera gonbidatzen ditu, prebentzio neurri oro betez eta arduraz jokatuz.

 

Igerilekurako bono aukerak

Herritarrek bono desberdinak izango dituzte aukeran:

  • Banakako heldua - 57,85€
  • Banakako gaztea - 28,75€
  • Banakako jubilatu edo pentsioduna - 43,30€
  • Familiarra - 84,40€
  • Jubilatu edo pentsiodun familiarra - 63,15€

igerileku handia