• Haurren igeri ikastaroak antolatzeko, ekainak 30era bitartean egun izena emanda daudenekin egingo da taldekatze eta antolaketa.
  • 2021eko urrian 3 urte beteta edo gehiago dituztenei eta igeriketa ikastaroetan partehartzeko interesa duten guztiei izenematea ekainak 30a baino lehen egiteko aukera dute.
  • Kirolanitzeko jarduera eskaintza, 2008an jaiotako haurrentzako ere zabalik.

Udako denboraldia hastear, 2021-22 ikasturtea ere begi-bistan du Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak: 2021/2022 denboraldiko ikastaroen antolaketan murgilduta dago

Haurren igeri ikastaroak antolatzeko, ekainak 30era bitartean egun izena emanda daudenekin egingo da taldekatze eta antolaketa.

Hori dela eta, 2021eko urrian 3 urte beteta edo gehiago dituztenei eta igeriketa ikastaroetan partehartzeko interesa duten guztiei izenematea ekainak 30a baino lehen egiteko aukera dute. Kiroldegian bertan burutu behar da, era presentzialean.

 

Kirolanitzeko jarduera eskaintza, 2008an jaiotako haurrentzako ere zabalik

Udako Kirol eskaintzaren barnean, gaztetxo talde batek ‘Kirolanitzak’ jardueran parte hartzeko eskaera luzatu du Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian.

Eskaera hori kontuan hartuz, Udalak, gaztetxoen artean ariketa fisikoak duen onura aintzat hartuz, eskaera hori ahalbideratzea aurreikusi du eta 2008 urtean jaio eta jarduera honetan parte hartzeko interesa duten neska-mutikoentzat datorren ekainak 6a bitartera izena emateko aukera ireki du.

Izena eman edo informazio gehiago nahi duenak Joxemiel Barandiaran Kiroldegira joan behar du.

POLIDEPORTIVO JOXEMIEL BARANDIARAN LAZKAO PISCINA CUBIERTA