Ostiralean hasi eta igandera bitartean egingo da euskarazko liburuen eta diskoen azoka Lazkaon. Herrian egiten den 29.edizioa izango da aurtengoa.

Pantxoa Carrere abeslari lapurtarrak kontzertua egingo du Lazkaon, “Anaitasunean” bakarkako diskoa aurkezteko. Garai ezberdinetan sortutako abestiak bildu ditu azkaindarrak lan honetan, eta askatasunari, maitasunari, hizkuntzari eta kulturari abesten dio, besteak beste.

Briganthya musika taldeak kontzertua egingo du azaroaren 24an Lazkaon, Areria aretoan. Emanaldia 22:00etan hasiko da. Sarrerak udaletxean eskura daitezke, eta asteuburuan Arerian ere bai. Sarrerak bi euroan egongo dira salgai.

Euskara urtean egun batez da ospakizunerako gai, eta 365 egunez langai. Horregatik, Lazkaoko Udalak ospakizun egun hau baliatu nahi du euskara urte guztian zehar kalera, lantokira, ikastetxera, etxera… eramateko deia egiteko.

Briganthya taldeak ostiralean Lazkaoko Areria aretoan egin behar zuen kontzertua bertan behera geratu da, taldeak izan duen eragozpen bat dela-eta. 

Lazkaoko Udalak aisialdi zerbitzua eskainiko du Gabonetako oporretan, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean. Izena emateko epea irekita dago, eta azaroaren 27ra arte eman ahalko da izena. Aisialdi zerbitzua HH-ko 3. mailatik LH-ko 6.mailara arteko umeei zuzenduta dago (2006 eta 2014 urteen artean jaiotako haurrei).