Lazkaoko Udalak bat egin du aurten ere "Irakurri, gozatu, oparitu" kanpainarekin. Irakurzaletasuna bultzatzea eta herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatzea du helburu kanpainak. Horretarako, liburuak %35eko deskontuarekin eskuratzeko aukera izango dute lazkaotarrek kanpaina honi esker.

Lazkaoko Udalak antolatutako robotika ikastaroa ostiralean bukatuko da, eta bertan parte hartu dutenek hilabete hauetan egin dituzten lanak erakutsiko dituzte.

Lazkaoko Udalak lehen aldiz antolatu du aurten San Prudentzio jaietarako egitarauko azalean jartzeko irudiaren lehiaketa. Guztira, 11 lan aurkeztu dira, eta epaimahaiaren saria Maria Karmen Oria Zabalak jaso du.

San Prudentzio jaietako egitaraurako azala egiteko lehiaketara aurkeztu diren lanekin erakusketa jarri da kultur etxeko areto nagusian.

Jon Kortazarrek jaso du aurtengo Gerriko Beka. "Estatu frankistaren eraikuntza Goierrin. Lehen udal-talde frankistak eta udal langileen depurazioa" lana garatuko du jasotako laguntzarekin.

Lazkaoko San Prudentzio jaietan urtero egiten den haurren danborradan parte hartu nahi dutenek udaletxean eman behar dute izena.