Albisteak Kultura
20. Korrika Euskal Herrian barrena dabil euskara lau haizetara zabaltzen. Lazkaora larunbat goizean iritsiko da, baina aurretik hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Bihar, osteguna, 15:00etan, Korrika Txikia egingo dute, eta jolasak ondoren.
Ostiralean buruhandiak egongo dira 17:30ean eta larunbatean 07:30ak alderako dago aurreikusita Korrika Lazkaora iristea.
Otsailaren 10ean Goazen-en emanaldietarako atzo, asteartea, salgai jarritako sarrera guztiak agortuta daude.
Goazen saioko kideek bi emanaldi egingo dituzte Lazkaoko Areria aretoan, lehena 18:00etan eta bigarrena 20:00etan.
Niko Etxart kantariak azaroaren 11n, ostirala, Areria kultur gunean kontzertua eskainiko du gaueko 22:00etan
Sarrerak (7.- €tan) Udaletxean salgai daude eta egunean bertan leihatilan.
Goazen ikuskizunak izan duen arrakasta ikusita, eta jende asko sarrerarik gabe geratu dela jakinda, Goazen taldeko aktoreek beste bi emanaldi egingo dituzte Lazkaon. Ostegunean, otsailak 9, izango dira. Lehen ikuskizuna 18:00etan izango da eta bigarrena 20:00etan. Osteguneko ikuskizunetarako sarrerak bihar, ostirala (otsailak 3) jarriko dira salgai, Areria aretoan, 17:30etik 20:00etara bitartean.
Bihar sarrera guztiak salduko ez balira, berriro erosi ahal izango dira astelehenean (otsailak 6), Areria aretoan, 17:30etik 20:00etara bitartean. Ostiraleko saioetarako bezala, osteguneko saioetarako ere pertsonako gehienez 4 sarrera erosi ahal izango dira, bakoitza 10 euroan.
Gaur, azaroak 10, osteguna, Hiribarren 10etik hasi eta Senpere arte, Senpere, Hiribarren atze eta Ibabe auzoetan barne, arratsaldeko 17.00etatik 20:00etara ur mozketa izango da, Iturgaitzagako ur sarearen berrikuntza dela eta.
Barkatu sor ditzazkeen ergozpenak !
2016ko 2. lauhilabeteari dagokion uraren helbideratutako erreziboak urrairen 13an pasako dira kontu korrentetik.
ATALAK
Arduradun politikoa:
Amagoia Naldaiz Mingo
A.naldaiz@lazkao.eus
Teknikaria:
Miren LarraƱaga Iurrita
kultura@lazkao.eus