liburutegiaHelbidea: Euskadi Enparantza, 1
Telefonoa: 943 08 68 45   
Faxa: 943 08 51 94
E-maila:
Eskeintzen diren zerbitzuak:
Kultur Etxeko lehen solairuan liburutegia daukagu. Liburutegia lau gunetan banatuta dago: sartu eta eskuinetara haurren gunea eta ordenagailuen gunea daude. Gainontzekoa gazte eta helduen gunea da eta ezkerrean hemeroteka gunea dago. Beraz, zerbitzu zabala eskaintzen zaio bertara gerturatzen denari:
- Kontsulta zerbitzua: OPACen bidez kontsulta informatizatua.
- Mailegu zerbitzua: liburu eta komikiak maileguan hartzeko aukera. Gehienez hiru liburu mailegatu daitezke aldi berean; maileguak hogeita hamar egunetakoak dira baina epe honen ondoren liburua berriro hartzeko aukera dago. Azken nobedadeak ere badaude liburutegian.
- Internet zerbitzua: zerbitzu hau dohainik eskaintzen denez, aldez aurretik ordua hartu behar da.
- Hemeroteka: aldizkako argitalpenak eta egunkariak ere irakurlearen eskura daude.
- Liburutegiko egutegia
- Ikasgelako egutegia