Lazkaoko Udalak diru laguntza emango die euskara ikasten ari diren herritarrei. Euskarazko eskoletara joateagatik laguntzak urriaren 31 baino lehen eskatu behar dira, udaletxean, eta beharrezkoa izango da honako baldintzak betetzea:

Mugikortasun Astearen barruan San Benito Ikastolako ikasleek bide segurtasunari buruz egindako irudiak saritu dituzte. Maila bakoitzeko talde baten lana nabarmendu dute, eta txirrinduan jartzeko linterna bat jaso dute opari. Mugikortasun Astean parte hartu duten ikasle guztiek diploma bat jaso dute, mugikortasuna bultzatzeko egin duten saiakeragatik. 

San Migel eguna eta jubilatuen eguna iruditan:

Juan Aroca bakarrizketalariak saioa egingo du ostiralean Arerian. Alex Rabanal bakarrizketalari lazkaotarrak egingo ditu aurkezpen lanak, eta saioa 22:00etan hasiko da. Emanaldirako sarrerak udaletxean daude salgai, eta ostiralean bertan Arerian ere eskuratu ahalko dira. Sarrerak 5 euroan daude salgai.

Asteburu honetan hasiko da zine denboraldia Lazkaon, Areria aretoan. Ohi bezala haurrentzako eta helduentzako saioak eskainiko dira aurten ere. Larunbat eta igande arratsaldetan haurrei zuzendutako film bat ikusi ahalko da, eta larunbat, igande eta astelehenetan helduentzako bat. Ikusleen Eguna astelehenetan izaten jarraituko du, eta zine denboraldia ekainera arte luzatuko da aurten ere.

Ostiralean, San Migel eguna, Lazkaon egingo den herri afarirako txartelak asteazkenean, irailak 27, eskuratu ahalko dira, udaletxean, 09:00etan hasi eta amaitu arte. Txartelak zenbatuta egongo dira.