Albisteak Kultura
2018ko San Prudentzio jaiak antolatzeko lehen bilera datorren asteazkenean, urtarrilak 31, izango da.
Goazen! taldeko kideek Lazkaon egingo dituzten emanaldietarako sarrerak udaletxean daude salgai.
Gerrikok, Maizpidek eta Lazkaoko Udalak antolatutako XVIII. Gerriko Ikerlan Bekara lanak aurkezteko epea ostiralean, urtarrilak 19, amaitzen da (eguerdiko 12:00etan). Goierriri dagokion edozein zientzia alorretako ikerlanak aurkeztu daitezke bekara, euskarazkoak, originalak eta beste inon saritu eta argitaratu gabeak. Lanak Gerriko Kultur Elkartean aurkeztu behar dira.
Goierriko Urrup antzerki taldeak “Zuek nahi bezala” antzerkia taularatuko du otsailaren 2an (ostirala) Lazkaoko Areria aretoan. Ikuskizunerako sarrerak salgai daude udaletxean.
Goazen! taldeak Lazkaon egingo dituen bi emanaldietarako sarrerak ostegunean (urtarrilak 18) jarriko dira salgai, Areriako leihatilan. 17:00etatik 19:00etara egongo da irekita leihatila.
Astotxo Egunaren barruan egin zen "Egiptorako ihesa" antzezlana iruditan (Yurena Sanchez Paniaguaren argazkiak)
ATALAK
Arduradun politikoa:
Amagoia Naldaiz Mingo
A.naldaiz@lazkao.eus
Teknikaria:
Miren Larrañaga Iurrita
kultura@lazkao.eus