• Inbertsioa 375.000 eurokoa + BEZa da: 224.295 euro + BEZa belar artifiziala aldatzeko (dagoeneko gauzatua) eta 150.500 euro + BEZa datozen asteetan hasiko den instalazio elektrikoa berritzeko.

Irailaren 19tik (astelehena) irailaren 24ra (larunbata) Zaldizurretako biribilgunetik Senpere merkataritza-guneraino doan espaloia zolatzeko lanei ekingo zaie.

  • Urte amaierarako egongo da erabilgarri pasabide berria, lanek 5 hilabete inguruko iraupena izango baitute. 
  • Inbertsioa 296.000 euro + BEZa izango da, eta Diez y Compañía SA enpresa ari da burutzen obra.

Lazkaoko Udalak Harizti-Handiko aisialdi eremuko mahaiak, eserlekuak eta zakarrontziak itxura berritu ditu. Margoketa lanak eta konponketa lanak egin dira, azken aldian izandako pintaketa eta ekintzen ondorioz.

  • Egungo futbol-zelaiko belar zoladura ordeztea eta dauden instalazioak berrikustea eta eguneratzea da helburua. 
  • Obra abuztu erdialdera amaitzea aurreikusten da. Aurrekontua 224.295 eurokoa da, BEZik gabe. 
  • Ikasturtea amaitu berri dute. Alkateak eskaerak aintzakotzat hartu eta udal teknikariekin landuko ditu, euren bideragarritasuna aztertzeko.