Irailaren 19tik (astelehena) irailaren 24ra (larunbata) Zaldizurretako biribilgunetik Senpere merkataritza-guneraino doan espaloia zolatzeko lanei ekingo zaie.

Lanak direla eta, ibilgailuentzako erreia itxi egin beharko da Beasain – Lazkao norabidean. Ondorioz, Zaldizurretako biribilgunetik ezin izango da Senpereko biribilgune berrira sartu. Biribilgune horrek A1erako sarbidea ematen du, Donostiarantz eta Lazkaorantz. Beraz, Lazkaora eta A1era iristeko, Donostiarako noranzkoan, Zaldizurretako biribilgunetik A1era sartzea gomendatzen da, ondoren Guregasko gasolindegiaren parean (Zumadi industriagunea) noranzkoa aldatzeko eta A1ean sartzeko, Donostiarako noranzkoan.

Barkatu eragozpenak.