• Inbertsioa 375.000 eurokoa + BEZa da: 224.295 euro + BEZa belar artifiziala aldatzeko (dagoeneko gauzatua) eta 150.500 euro + BEZa datozen asteetan hasiko den instalazio elektrikoa berritzeko.

Lazkaoko Udalak udan berritu zuen Harizti Handi futbol zelaiko belar artifiziala. Udalak egindako inbertsioa 224.295 euro + BEZa izan da. Laster hasiko da LED sistemako luminaria berriak instalatzeko prozesua. Aurrekontua 150.469,70 euro + BEZa da.

Proiektua Foru Aldundiaren Gipuzkoako kirol ekipamenduen planaren dirulaguntza deialdira aurkeztu zen. ‘Harizti Handi kirol guneko futbol zelaiaren argiztapena eta belarra aldatzeko proiektuak’ foru erakundearen onarpena jaso du, eta Lazkaoko Udalak 150.000 euro jasoko ditu dirulaguntza gisa.

Futbol-zelaiko belar artifizialaren ordez, azken belaunaldiko belar sintetikoak jarri dira. Azalera guztira 130 m luze eta 63 m zabal da, eta jokalekua 100 m luze eta 60 m zabal. Ateak eta beste elementu batzuk ere berritu dira.

Laster, kirol-guneko instalazio elektrikoa berrituko da. “Jarduera honekin, argiztapena modernizatzen ari gara, modu ekologikoan, kalitate handiagoko eta kontsumo askoz txikiagoko luminariekin eta mantentze-kostu baxuagoarekin. LEDekin energia-gastua murriztu egiten da, % 70eraino, kontsumo txikiari esker, eta Kepa Zubiarrain alkateak nabarmendu du ia mantentze-lanik ez duela. Lortutako diru-aurrezpenari atmosferara egiten diren isurketen murrizketa eragin dezakeen ingurumen-onura gehitu behar zaio”. 

Lazkaoko Udalaren helburua herritarrei kalitatezko kirol instalazioak eskaintzea da, kirol eta aisialdi aukera erakargarriak bultzatzeko. Horren adierazle dira Harizti Haundiko belar artifiziala berritu berri izana edo Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegia eraberritu izana.

“Hori guztia kudeaketa ekonomiko zuhur eta jasangarriarekin -azpimarratu du alkateak-, are gehiago bizi dugun ziurgabetasun globalaren testuinguruan. Udalaren finantza-egoera ona da, zero zorrekoa, eta lazkaotarren ongizatea bermatzeko eta gure udalerria hobetzen jarraitzeko inbertsio estrategikoak egiten jarraitzea ahalbidetzen digu”.

 

IMG 20220923 133901