• Egungo futbol-zelaiko belar zoladura ordeztea eta dauden instalazioak berrikustea eta eguneratzea da helburua. 
  • Obra abuztu erdialdera amaitzea aurreikusten da. Aurrekontua 224.295 eurokoa da, BEZik gabe. 

Lazkaoko Udalak Harizti Haundi futbol zelaiko belar artifiziala berrituko du. Lanak datorren astelehenean, uztailak 11, hasiko dira. Azalera osoa 130 m luze eta 63 zabal da, eta jokalekua 100 m luze eta 60 m zabal. 

Erabileraren intentsitate handiaren eta denboraren joanaren ondorioz, belar sintetikoak endekapen-prozesu bat jasan du, eta gaur egun zuntzen galera eta higadura erakusten du, baita tapizean urratuak eta banaketak dituzten eremuak ere. 

Obra honetan, egungo futbol-zelaiko belarra ordeztuko da, eta ureztatzeko instalakuntza lurperatu eta berrituko da. Horrez gain, porteria berriak jarriko dira. 

Obra abuztu erdialdera amaitzea aurreikusten da. Aurrekontua 224.295 eurokoa da, BEZik gabe. 

03 Campo Futbol Lazkao Miguel Imaz