• 2022aren hasieran, lurrak lekualdatu ziren Izarbaso baserritik gertu dagoen baso-pistan.
  • Lurra egonkortzeko, beheko harri-lubeta bat eraikitzen ari dira lerratutako eremuan eta goiko ezpondan.

Udalak dagoeneko jarri ditu martxan Esparru pista egonkortzeko lanak. Lerraduraren kokalekura San Prudentzio kaletik iristen da, bide asfaltatu batetik, Agerre eta Izarbaso baserrien ondotik pasatuz. Bidegurutze horretatik baso-pista bat sortzen da, eta bertan dago lur-lerradura.

2-3 metroko desplazamendua 2022aren hasieran gertatu zen, eta baso-pistaren azpiko lubetari eragin dio, maldan behera irristatuz. Irristatutako materiala landare-lurrez eta buztin harritsuz osatuta dago.

Lurra egonkortzeko, irristatutako material guztia kendu da, eta orain harri-lubeta bat eraikitzen ari dira lerratutako baso-pistaren behealdean eta beste harri-lubeta bat goiko ezpondan.

Helburua baso-pista eta beheko eta goiko ezpondak egonkortzea eta horiei segurtasuna ematea da.

Inbertsioa 91.873,29 eurokoa + BEZa da. Obraz Construcciones Iturrioz S.A. arduratzen da.

Obrak bi hilabete barru amaituta egotea aurreikusten da.