Sasieta mankomunitateak “Kalitatezko konposta zuri esker” lelopean kontzientziazio kanpaina errepikatuko du aurten. Duela bi urte egin zen kanpaina honek sekulako arrakasta izan zuen orduan. Aurten ere ildo beretik joatea espero da, herritarrek atseginez hartzen duten kanpaina baita. 

Ibabe-Hiribarrengo  berrurbanizazio  lanak  abian dira. Lehenengo  fasean  Ibabe  pareko  lanak  egingo  dituzte  eta  horretarako  Hiribarren  kalea  zentzu  bakarreko errepidean bihurtuko da, Beasaindik Lazkaorako zentzuan. Obrak dirauten bitartean seinalizazioa errespetatzea eskatzen da.

  • Guztira 32 zuhaitz landatuko dira herriko puntu desberdinetan gaur egun dauden hutsuneak bete edota lehortuta daudenak ordezkatzeko.
  • Landaketaz gain, 5 zuhaitz kenduko dira Elosegi 30 eremuan, horien fruitu erorketak sortzen dituen irristakortasun arazoak saihesteko.
  • Herritarren segurtasuna eta osasuna ditu jomuga Udalak aktuazio honekin.
  • Zoladura berria jarriko da kalean, horretarako hainbat hobekuntza eginez haren diseinuan, hala nola, ibilgailuen zirkulazioaren hobekuntza, oinezkoen zirkulazio zein irisgarritasunaren hobekuntza edota aparkaleku kopuruaren handitzea.
  • Abenduaren 18ra bitarte aurkez daitezke eskaerak udaletxean.