• Bilkura udaletxean egingo da, eta jendearentzat irekia izango da.

 Lazkaoko Udalak jakinarazi du datorren ostegunean, otsailak 29, 18:30ean, Ohiko Osoko Bilkura egingo dela udal instalazioetan.

Eguneko gai zerrenda honakoa izango da:

  1. Aurreko akta (2024ko urtarrilaren 25ekoa). 
  2. Alkatetzaren Ebazpenen berri ematea. 
  3. 2023ko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
  4. Kreditu txertaketa bidezko 1 zenbakidun kreditu aldaketaren espedientea.
  5. Kreditu gehigarri bidezko 2 zenbakidun kreditu aldaketaren espedientea.
  6. Kiroldegia handitzeko 5.1 faseko obraren 17., 18., 19. eta 20. obra egiaztagiriak.
  7. Kiroldegia handitzeko 5.1 faseko 1., 2. eta 3. azpifaseak burutzeko obren kontratuaren 3. aldaketa espedientearen onarpena.
  8. Sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsari-igoera gehigarria, 2023. urterako.
  9. Iparra Hegoa lankidetza programaren dirulaguntzen oinarrien aldaketa.
  10. 2024ko martxoaren 8rako EAJ-PNVk aurkeztutako adierazpena.
  11. Galdera eta erreguak.