Urte hasieran, Lazkaoko Udalak "Treba Gurasoak" ekimenaren hirugarren edizioa jarri zuen abian, gurasotasun positiboa sustatzea eta gurasoei euren seme-alaben hezkuntza prozesuan laguntzea helburu duen ekimena. Foru Aldundiarekin eta San Benito Ikastolarekin elkarlanean antolatuta, "Treba Gurasoak" ekimenaren hirugarren eta azken hitzaldia martxoaren 14an izango da.

Aurreko hitzaldiek, substantzien kontsumoari buruzkoa lehena, eta pornografiari eta sexu-hezkuntzari buruzkoa bigarrena, arrakasta izan zuten herritarren artean, eta parte-hartze zabala izan zuten. Hirugarren hitzaldia 0 eta 3 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduta dago.

‘Oinarri sendoak 0-3 urtetan'

  • Prestatzailea: Nerea Mendizabal
  • Hizkuntza: euskara
  • Norentzat: 0-3 urte bitarteko haurren gurasoentzat
  • Data: martxoak 14, osteguna, 17:30ean
  • Lekua: Udaletxeko bigarren solairua
  • Izen-ematea: Otsailaren 26tik martxoaren 8ra

 

Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 8ra arte, ondoko inprimakia betez: https://forms.gle/dtmuKgdoCSSketJGA

Lazkaoko Udalak hitzaldi sorta hau eskaini du gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatzeko, Lazkaoko haur eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko bere konpromisoaren baitan.