Apirilaren 29ko bazkarian, funtsezkoa izango da jarrera errespetuzkoa izatea, zarata eta gatazkak saihestea, janariarekin ez jolastea eta antolatzaile eta laguntzaileen jarraibideak betetzea.
Egindako diagnostikoak herritarren profila, hiri-mugikortasuna eta eskaera berriak zehazten ditu, eta oinarri izango da hurbileko merkataritza indartzeko, digitalizazioa bultzatzeko eta udalerriko eremu bakoitzaren behar zehatzei erantzuteko estrategiak diseinatzeko.
Taldeak 20:15ean joko du herriko plazan, eta bertan ITER (2025) izena duen lehen diskoa aurkeztuko du. Lan honek estilo askotarikoak uztartzen ditu eta askatasunaren nahiz hazkunde pertsonalaren inguruko mezua helaraziz.
San Prudentzio jaiak apirilaren 25etik maiatzaren 1era ospatuko dira, eta Lazkaomendikoak maiatzaren 2tik 4ra, aurtengoan Lazkaoko Gazte Asanbladaren eskutik, arratsaldeko 18:00etan, txupinazoa jaurtiz.
Egitarauan honako ekitaldiak nabarmentzen dira; Bide Batez, Lowe Band eta Oihan Vega taldeetako kontzertuak, Soka Dantza, Zezensuzkoa, herri kirolen erakustaldiak eta haurrentzako ekintzak, besteak beste, Tor eta Txoborro magoak eta Dj Kaktus.
Datorren ostiraletik, apirilak 11, aparkalekua itxita egongo da barrakak muntatzen hasteko eta jaiak amaitu arte. Aparkatuta dauden ibilgailuen jabeei autoak lehenbailehen bertatik kentzeko eskatzen zaie.
Ekintzen artean Karraka Festa, Potx eta Lotx-en ikuskizuna, III. Erraldoien Topaketa eta haurrentzako Blancanieves filma nabarmentzen dira. Era berean La Huella del Mal pelikula ere eskainiko da helduei zuzendua.
Trafiko mozketa GI-2120 (Saihesbidea) errepidean Beasain eta Ordizia artean izango da, 16:30etatik aurrera. Halaber, Lazkaomendiko errepidean ezin izango da aparkatu, txirrindulariak pasatzen diren bitartean, segurtasuna bermatzeko.
Apirilaren 25ean, 26an eta 30ean, autobus zerbitzu bereziei esker, Ordizia eta Ataundik irtenda Lazkaora joateko aukera egongo da iluntzean, eta gaueko zerbitzua ere bi noranzkoetan eskainiko da.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendari Marta Pastorrek obrak bisitatu ditu Kepa Zubiarrain alkatearekin eta Aritz Goikoetxea Kirol zinegotziarekin batera.
Obrak aurrera doaz aurreikusitakoaren arabera, eta kirol azpiegitura eta zerbitzuak hobetuko dituzte, Lazkaoko herritar guztiei espazio moderno, eraginkor eta irisgarria eskaintzeko.
Euskaraldian parte hartzeko online izen-ematea irekita dago www.euskaraldia.eus helbidean, eta Lazkaon hurrengo aurrez aurreko izen-emateaa martxoak 28an izango da, 18:00etatik 20:00etara, udalerriko Plazan.
Udal kiroldegian urteko edo sei hilabeteko abonua duten pertsonek jada eska dezakete txartel digital hau, programari atxikitako udalerrietako kirol zerbitzuez gozatzeko.
Antton Telleriaren bakarrizketa, Lazkao Txiki Gogoan kultura-ekitaldia eta ‘Por todo lo alto’ eta ‘Diplodocus’ filmen emanaldiak nabarmentzen dira aste honetako programazioan.
Nabarmendutako proiekzioen artean Por todo lo alto, Donostiako Zinemaldiko Publikoaren Saria jaso duena, Diplodocus haurrentzako filma, Sorda drama inklusiboko filma eta Rigoletto opera aurkitzen dira.
Hariztiko parkean lau zabu berri jartzea izan zen 2025eko aurrekontu parte hartzaileetan boto gehien jaso zituen proposamenetako bat.
10.896 €+ BEZeko aurrekontuarekin, kautxuzko lurzorua duen instalazio honek parkeko jolasgunea hobetuko du, udalerriko haurrentzat segurtasun handiagoa eskainiz.
10 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteek apirilaren 4ra arte eman dezakete izena bazkarian, eta kuadrillek apirilaren 11ra arte Mozorro Egunerako, Lazkaoko Udaletxean.
Apirilaren 8an zabalduko da 2024ko errenta aitorpena egiteko aukera Gipuzkoan eta datorren ekainaren 30era bitarte egongo da zabalik
Errenta aitorpena euskaraz egiten dutenen kopurua azken bi urtetan egonkortu bada ere Beasain, Lazkao eta Ordiziako udal ordezkariek euskaraz egiten diren errenta aitorpen kopurua handitzen jarraitzeko mezua zabaldu dute
5 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa 16:40etan hasiko da Lazkaoko Udal Liburutegian, eta izen-emateak liburutegian bertan edo 943 086 845 telefonora deituta egin daitezke.